2014/010/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko Goi-teknologia sektorearen negozio-zifra %4,8 txikitu zen 2012an
Sektore honetan daude I+G egiten duten enpresen %40,4 eta langile okupatuen %67,8
Goi eta goi-ertain sektorean oinarri teknologiko sendodun eta ezagutza-berrikuntza azkardun jarduerak ditugu; negozio-zifra, 17.959,9 milioi, 2012an, aurreko urtean baino %4,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
Sektoreak 4.742 enpresa (%-1,8, aurreko urtearen aldean) eta 87.746 langile okupatu (%-2,2) zituen. Sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 6.134,7 milioi; 2011n baino %3,7 gutxiago.
I+G egin eta berritzaileak diren enpresen portzentajea handiagoa da beste sektoretan baino
Enpresen %14,1ek I+G egiten du; sektoreen guztirakoan, %1,1ek; handia da aldea. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %3,2- I+G egiten dutenen %40,4 biltzen du, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %61,9 -644,5 milioi- egikaritzen ditu.
Sektore honetan, 2012an, 9.110 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %67,8); haien arteko 2.752, emakumeak. Gehiago zehaztuz enpleguan, dedikazio osoko baliokidetzan 5.309 ikertzaile aritu ziren; haien arteko 1.640, emakumeak.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta Goi-teknologiaren artean. 2012an, Goi-teknologia sektoreko establezimenduen %31,8k berritzaileak izan ziren; sektoreen guztirakoan %11,6. Enpresaren tamaina kontuan hartuta, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresetan, lehen kasuan %55,5, eta sektoreen guztirakoan %28,6.
Berrikuntzan Goi-teknologiako establezimenduek 1.243,3 milioiko gastua egin zuten, enpresa guztienaren %48,1. Gastu horretatik, 1.104,6 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %50,7.
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+G+b gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+G intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, Goi-teknologiaren sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+b-ra gainerako sektoreetan baino. Berrikuntzaren intentsitatea 6,5 da sektorean eta 1,6 besteetan. Barne I+Gn ratioa 4,0 da Goi-teknologian eta guztirakoan 0,9.
Bai IKT teknologiak, bai merkataritza elektronikoa zabalduago daude IKT sektorean sektoreen guztirakoan baino.
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. Erosketak egindako Goi-teknologiako establezimenduak %39,2 eta salmentak %9,0 izan ziren; sektoreen guztirakoan %18,0 eta %4,6.
Goi-teknologia sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua. Esportazioak 756,7 milioi (%3,6) izan ziren, guztirakoa 20.971,2; inportazioak 510,2 milioi (%3,2) guztirakoa 15.824,6.
Esportazioetan nabarmentzen dira: Makineria eta ekipo mekanikoa (%53,9), Eraikuntza aeronautiko eta espaziala (%13,3), Material elektronikoa eta ekipoak (%12,0). Inportazioetan: Material elektronikoa eta ekipoak (%31,9), Lanabes zientifikoak (%16,8), Makineria eta ekipoa (%16,8), Eraikuntza aeronautiko eta espaziala (%16,7).
Azkenik, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen Goi-teknologiako sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Euskadin enpresa berritzaileen portzentajea, berrikuntza intentsitatea eta I+Gn ari den langile portzentajea handiagoak dira estatuaren osotasunean baino; I+G gastuaren proportzioa handiagoa da Espainian. IKT teknologien erabileran portzentajeak oso antzekoak dira.
Ohar metodologikoa:
Goi-teknologiako sektoreak: haien konplexutasunagatik, ikerkuntza-ahalegin etengabea eta oinarri teknologiko sendoa behar dituztenak dira. Web Eustat. Metodologia fitxa: goi teknologia-adierezleen panela estekan daude sektoreko jarduerak, 2009 EJSN-ren arabera.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62