2014/10/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria-prezioak egonkor 2014ko irailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko iraila 2013koaren aldean) %0,4 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioek lehengoan iraun zuten (%0,0) 2014ko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,4 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko irailean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%0,4), Altzariak eta beste manufaktura industriak (%0,4) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,2) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Industria kimikoa (%-0,6), Erauzketa industriak (%-0,5).
2014ko irailean, 2013koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,9), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,0). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-5,0), Erauzketa industriak (%-4,7), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-0,9).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaera positiboa izan da Energian (%0,4) eta Ekipo-ondasunetan (%0,1). Bitarteko ondasunen prezioak %0,3 gutxitu ziren. Kontsumo-ondasunak,%-0,1. Barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak eta iraunkorrak, biak, %-0,1.
Urte artean: Energia %-1,7, Ekipo-ondasunak %-0,2, Bitarteko ondasunak %0,0. Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, %-0,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-1,4, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %-0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua