HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Hildakoen kopurua Euskal...

2014/11/11ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HERIOTZEN ESTATISTIKA (HERE) 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Hildakoen kopurua Euskal AEn ia %3 txikitu da 2013an

2013an 268 pertsona hil ziren 100 urte edo gehiagorekin, 227 emakume eta 41 gizon

2013an 19.692 pertsona hil ziren Euskal AEn, 2012an baino %2,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. 10.186 gizon eta 9.506 emakume hil ziren. Heriotzarik gehien (1.839) abenduan; gutxien (1.488) irailean.

2013an 100 urtetik gora hildako 268 pertsonen artean, %84,7 emakumeak ziren. Ehun urtetik gora hildakoen kopuruak gora egin du azken urteotan; goia, 2012an, 289 pertsona.

1. grafikoa: ehun urtetik gorako pertsonen heriotzak, sexuaren arabera, 1996-2013
Iturria: Eustat. Euskal AEko heriotzen estatistika

Hildako emakumeen batez besteko adina, 82,4 urte; gizonena 75,5

2013an zehar hildakoen batez besteko adina, 78,8 urte; 2003an, 76,2; 2,6 urteko gehikuntza azken hamarraldian.

Hiltzean, gizonen batez besteko adina 75,5 urte; emakumeena 82,4, 2013an. 2003an, 72,2 eta 80,5. Azken 10 urteetan gizonen bizitza 3,3 urtez luzatu da batez beste, eta emakumeena 1,9z.

Jaiotzak, 574 gutxiago heriotzak baino. Saldo negatiboak Bizkaian eta Gipuzkoan, 996 eta 98 biztanle gutxiago; Araban +520.

Urtebetetik beherako 42 haur hil ziren Euskal AEn. Bizitzako lehen 28 egunetan 29 haur hil ziren; haietatik 9 lehen 24 orduetan; 11 lehenengo astean. Urtebetetik beherakoen artean, neskatoak %33,3.

Heriotzen %58,7 tumoreek eta zirkulazio aparatuko gaixotasunek eraginda

Tumoreek 2013an heriotzen %31,2 (6.143) eragin zituzten; zirkulazio-aparatuko gaixotasunek %27,5 (5.408), eta hirugarren tokian, urrunago bada ere, arnas aparatuko gaixotasunek %9,5 (1.869). Gaixotasun garrantzitsuenen hiru talde hauen prebalentzia aldatuz joan da azken hamarraldian. Tumoreek eragindakoak %10,7 gehitu dira; arnas-gaixotasunenak %-9,5 eta kardiobaskularrenak %-8,2.

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren.

Halaber, adinaren arabera bada alderik heriotza-kausetan. Urtebetetik beherakoen artean, heriotzarik gehien jaiotza-inguruko gaixotasunek eta malformazio kongenitoek eragin zituzten; 40 urte arte, heriotza-kausa nagusiak kanpokoak izan ziren, tartean istripuak eta buruhiltzeak; 40 urtetik 80 urtera, tumoreak, eta 80 urtetik aurrera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak.

2. grafikoa: heriotzak kausa eta sexuaren arabera (%). 2003 eta 2013
Iturria: Eustat. Euskal AEko heriotzen estatistika

Infartuak eragindako hilak %37,1 gutxitu dira azken hamarraldian

Zirkulazio-aparatuko gaixotasunen artean, infartua urrituz joan da heriotza-eragile gisa. 2003an, 894 pertsona hil ziren; 2013an, 562; %-37,1.

Alzheimerrak 682 heriotza eragin zituen 2013an

Heriotzak eragiten dituzten taldeen artean azken hamarkadetan gehien hazi direnak asaldu mentalak eta nerbio-sistemaren gaixotasunak ditugu. Azken hamar urteetan, dementziek eragindako heriotzak %40 gehitu dira (1.096 2013an), eta endekapenezko gaixotasunen artean Alzheimerrak eragindakoak %31,2.

Alzheimerrak eragindako heriotzetan, %68,8 emakumeak (2013an 469); %31,2 (213) gizonak.

Trafiko-istripuak murriztu direlarik, nork bere buruaz beste egitea da kanpo heriotza-kausarik aurrenekoa

Azken hamarraldian horrenbeste (%70,8) murriztu da trafiko-istripuengatiko heriotza kopurua ezen ekarri baitu nork bere burua hiltzea aurreneko kanpo heriotza-kausa izatea 2013an. Trafiko-istripuengatiko heriotza kopurua: 76. Buruhiltzeak: 178. Buruhiltze-kopurua %10,6 gehitu da 2003tik (orduan 161).

128 gizonek egin zuten bere buruaz beste, 50 emakumek; istripuetan, 61 gizon eta 15 emakume hil ziren.

1. taula: Heriotzak sexuaren arabera, kausari jarraiki. 2013				
Iturria: Eustat. Euskal AEko heriotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Hildakoen kopurua Euskal AEn ia %3 txikitu da 2013an

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2014/11/11
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012287_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali