HomeGaiake-AdministrazioaPrentsa Oharrak Internet duten enpresen...

2014/10/24ko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA (IGI). Administrazioa 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Internet duten enpresen %67,2ke-Administrazioaren zerbitzuak darabiltzate

Euskal enpresek Internet erabiltzen dute nagusiki Foru-aldundiekin; ondoren Administrazio Zentralarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin

Internet duten euskal enpresen %67,2k haren bidez burutzen du izapide edo zerbitzuren bat Herri Administrazioarekin 2014an, Eustaten datuen arabera. Ehuneko hori %92,1era iristen da 10 langile edo gehiagoko enpresetan.

Euskal AEko enpresen %81,2 Internet du; Administrazioarekin horren bidez erlazionatzen direnak %54,5 lirateke. 10 langile edo gehiagokoetan, Internet %97,5ek du, eta Administrazioarekin %89,8 darabil.

Azken urteetan gora egin du Administrazioarekin Internetez aritzen diren enpresa-kopuruak. 2001ean Internet zutenen %22,5 ziren; 2014an %67,2. 10 langile edo gehiagokoetan: 2001ean %43,9; 2014an %92,1.

1 grafikoa: Internet eduki eta haren bidez administrazio publikoarekin izapideak egiten dituzten enpresen bilakaera. 2001-2014 (%)
Iturria: Eustat. Informazio gizartearen inkesta (IGI). Administrazioa

Enpresek Administrazioarekin eginiko izapide elektronikoak: informazioa lortzea (Internet dutenen %54,6); inprimakiak lortzea (%52,4); Balio Erantsiaren zerga (BEZ) adieraztea (%42,7); betetako inprimakiak itzultzea (%38,5); sozietateen zerga adieraztea (%36,4). 10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira.

1. taula: Internet baduten establezimenduak, administrazio publikoekiko izapidetze elektroniko motaren arabera. 2014 (%)
Iturria: Eustat. Informazio gizartearen inkesta (IGI). Administrazioa

Izapideok gehien bat, Foru-aldundiekin (%55,6) eta Administrazio Zentralarekin (%48,8). Ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin (%44,6), Tokiko entitateekin (%27,4), Europar Batasuna eta besterekin (%6,1).

10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere. Foru-aldundiekin (%80,9), Eusko Jaurlaritzarekin (%73,4), Administrazio Zentralarekin (%72,3), Tokiko entitateekin (%45,1), Europar Batasuna eta besterekin (%17,2)

Erkidegoetako administrazioetan, izapide nagusiak informazioa biltzea eta inprimakiak lortzea dira; Administrazio Zentralean, langileen gizarte-kotizazioak adieraztea.

2 grafikoa: Internet eduki eta haren bidez administrazio publikoekin izapideak egiten dituzten euskal enpresak. 2014 (%)
Iturria: Eustat. Informazio gizartearen inkesta (IGI). Administrazioa

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI) Administrazioa; prentsa ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Internet duten enpresen %67,2k e-Administrazioaren zerbitzuak darabiltzate

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Eragiketa kodea : 
222141
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2014/10/24
Hurrengo eguneratzea : 
2025/11/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012222_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali