2014/11/24ko prentsa-oharra
2014ko urrian Euskal AEko industri prezioek %0,7 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko urria 2013koaren aldean) %0,6 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,7 jaitsi ziren 2014ko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,6 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko urrian, Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,7), Erauzketa industriak (%0,6) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%0,4) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-5,4), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%-3,2), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,6).
Urte arteko aldian (2014ko urria, 2013koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%1,5), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,1), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,1). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-7,1), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (-3,5), Erauzketa industriak (%-3,3).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaera negatiboa izan da Energian (%-4,0) eta Ekipo-ondasunetan (%-0,5). Bitarteko ondasunen prezioak %0,5 gehitu ziren. Kontsumo-ondasunak, egonkor. Haien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %0,0 eta iraunkorrak %+0,1.
Urte artean: Energia %-3,9, Ekipo-ondasunak %-0,5, Bitarteko ondasunak %+0,8. Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, %-0,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,7, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %+0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua