2014/11/19ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IKERKETA ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO (I+G) JARDUEREN ESTATISTIKA - 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko I+G gastua %4,1 murriztu zen 2013an Euskal AEn

I+Gko dedikazio osoko baliokidetzako langileak %0,6 gehitu ziren 2012aren aldean

2013an Euskal AEn guztira 1.316,8 milioi inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %4,1 gutxiago, EUSTATek landutako datuen arabera.

Enpresen sektoreak 992,6 milioi gastatu ditu; Goi-mailako Irakaskuntzak 239,4; Administrazio Publikoak 84,7. Aurreko urtearen aldean, hiru sektore hauetako gastu-murrizketak: %4,7, %2,3, %2,1.

BPGrekiko, Euskal AEko I+G gastua, %1,99 2013an. INEk argitaratutako behin-behineko datuaren arabera, %1,24 Espainian; Eurostatek 28-EBrentzat eginiko lehen zenbatespenean, %2,02.

1 grafikoa: I+G barne gastuaren bilakaera, BPGrekiko (%)					
Iturria: Eurostat eta Eustat. Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko jardueren estatistika (I+G)

Dedikazio osoan (DOP) 18.452 langile aritu ziren; aurreko urtean baino %1,2 gutxiago; ekonomiaren osotasunean, %3ko jaitsiera. Enpresen sektorean 13.183 langile (guztien %71,5); Goi-mailako Irakaskuntzan 4.084 (%22,1); Administrazio Publikoan 1.185 (%6,4).

Pertsona horien arteko 11.843 dedikazio osoko ikertzaileak dira; aurreko urtean baino %0,6 gehiago. Enpresetan 7.944; Goi-mailako Irakaskuntzan 3.275; Administrazio Publikoan 624.

1 Taula: gastuaren eta pertsonalaren bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2006-2013
Iturria: Eustat. Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko jardueren estatistika (I+G)

I+Gko langileen %35,6 emakumezkoak dira

I+Gko dedikazio osoko langileen arteko 6.570 emakumeak dira; I+Gko jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak Administrazio Publikoan eta Goi-mailako Irakaskuntzan dira, %54,0 eta %51,7. Enpresetan %28,9.

Euskal AEn egindako I+G gastuaren %75,4 enpresa-sektorean egikaritu zen

I+Gn eginiko gastuan kontuan eduki behar dira bai finantzatzeko funtsen jatorria, bai nork egikarituko duen.

I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 751,5 milioi bideratu zituen ikerketara, guztizkoaren %57,1; finantzaketa publikoak 460,1 milioi, %34,9; Goi-mailako Irakaskuntzak 22,4 milioi, %1,7; %6,0, 79,4 milioi, atzerrian, eta irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundek 3,4 milioi, %0,3.

Enpresek I+G gastuaren %75,4 (992,6 milioi) egikaritu zuten; %18,2 (239,4 milioi), Goi-mailako Irakaskuntzak; %6,4 (84,7 milioi) Administrazioaren mendeko zenbait organismo publikok.

Aurreko urtearen aldean Enpresaren sektoreak jarraitzen du izaten ikerketa-ahaleginik handiena egiten duena, baina 4 hamarren gutxiagoz. Goi-mailako irakaskuntzaren portzentajea 3 hamarrenez hazi da eta Administrazio Publikoarena 1ez.

2 Taula: I+Gan barne gastua egikaritza sektoreen arabera (%)
Iturria: Eurostat, INE eta Eustat. Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko jardueren estatistika (I+G)

Alde handia dago estatuko emaitzen aldean: 2013 urtean, enpresek I+G gastuaren %53,4 egikaritu zuten; Goi-mailako irakaskuntzak %27,9 eta Administrazio Publikoak %18,7. 28-EBko batez bestekoaren aldean, bada ezberdintasunik, baina ez hain nabarmenak.

Enpresek jarduera-sektoreen arabera eginiko I+G gastuaz, %43,1 industrian kontzentratu zen; %54,2 zerbitzuetan eta %2,7 eraikuntzan eta lehen sektorean. Portzentaje hauek eta aurreko urtekoak oso antzekoak dira. Industri enpresetan zentratuz, nabarmentzekoak dira, barne I+Gz ari garela, ondoko jarduera adarrak: Garraio materiala (%10,5), Beste makineria (%6,6), Metalezko artikuluak (%5,0). Zerbitzu-enpresetan, I+G jarduerak (%34,7) eta Beste enpresa-jarduerak (%11,9) dira baliabiderik gehien bideratzen dizkiotenak I+G barne gastuari.

Euskal zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko Zentro Teknologikoen pisuaz, 2013ko gastua 194,7 milioi izan zen, guztiaren %14,8; dedikazio osoan 2.747 pertsona, %14,9. 2012ko datuen aldean, gastuan %-12,7 eta enpleguan %-4,5.

OHAR METODOLOGIKOA: BPGrekiko I+G gastuaren adierazlea serie osorako birkalkulatu da SEC 2010 Kontu Nazional eta eskualdeetakoen Europar Sistemaren metodologia berriaz. EBko datuekin, berdin.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+G gastua %4,1 murriztu zen 2013an Euskal AEn

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2014/11/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012377_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali