2014/11/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %2,1 gehitu zen 2014ko hirugarren hiruhilekoan
Merkataritza %1,9 gehitu zen eta beste zerbitzuak %2,3
Eustatek emandako datuen arabera, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %2,1 gehitu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %0,8 nominala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %1,9 nominala gehitu da; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %2,3 gehitu da 2013ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarriak dira Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nominala, %3,8, eta Handizkako merkataritzarena, %2,5. Txikizkakoan gehikuntza apalagoa da, %0,6.
Beste zerbitzuetako sektoreen artean gehikuntzak daude Garraio eta biltegiratzean, %9,8, Ostalaritzan %1,4, eta Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %0,7. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %5,4ko jaitsiera; Informazio eta komunikazioetan, %0,8.
Hiru lurraldeetan gehikuntzak: Gipuzkoan %2,8; Bizkaian %2,2; Araban %0,1.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %2,3 gehitu ziren hirugarren hiruhilekoan
2013ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %2,8 gehitu da, eta beste zerbitzuenean %1,5.
Merkataritzan urte artekoa positiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %3,8, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %3,4 eta Txikizkakoarena %1,6, dena termino errealetan.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Garraio eta bilketaren salmenta-indizea %7,8 gehitu da; Informazio eta komunikazioena %1,6; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuena %0,8; Ostalaritzarena %0,5; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %5,9 jaitsi da.
Euskal AE osoan, 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,6 gutxitu da hirugarren hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen Koiunturako Indizea (ZKI). Datu-bankua