2015/02/16ko prentsa-oharra
2013/14 ikasturtean Euskal AEn unibertsitatetik kanpoko ikasketetan ikasle kopurua %0,3 gehitu zen
Haur Hezkuntzan ikasle gutxiago, 18 urtez etengabe hazi ondoren
Eustaten datuen arabera, 2013/14 ikasturtean, 413.464 ikaslek aukeratu zuten unibertsitatez kanpoko ikasketaren bat Euskal AEn; aurrekoaren aldean, %0,3ko gehikuntza. %92 Araubide Orokorrekoetan aritu zen; matrikula-kopurua lehengo urteko bera.
Haur hezkuntzan ikasle gutxiago, -1.230 (%-1,3), 18 urtez etengabe hazi ondoren.
Batxilergoko ikasle-kopuruan %+0,6 dugu eta Maila Ertaineko Lan Prestakuntzakoan %+5,7 aurreko ikasturtearen aldean; batxilergokoak bi aldiz gehiago dira besteak baino.
Araubide Orokorreko Irakaskuntzetan ikasleak ia berdin (%50) banatzen dira zentro publiko eta pribatuetan; bada alderik irakaskuntzen artean. Helduen Hezkuntzan (%98) eta Maila Ertaineko Lan Hezkuntzan (%62) zentro publikoak erraz nagusitzen dira; Lan Gaitasun Programetan (%40) bestelako egoera.
Araubide Bereziko Ikasketetan 34.726 matrikula, aurreko urtearen aldean %+4,3. Araubide Berezikoetan, 10 ikasletik 9 (30.228) hizkuntzak ikasten. Bigarren Musika Hezkuntza (%8, 2.812 ikasle); ondoren Kirol Irakaskuntzak (%3); Arte Plastikoak eta Diseinua (%1,7); Dantza (%0,28). Hauen %70 inguru zentro publikoetan gauzatzen da; Hizkuntzetan eta Dantzan, %100.
Lan Hezkuntzan matrikulazio-kopurua nabarmen hazten, bai maila ertainean, bai goikoan
Aurreko ikasturtearen aldean, Helduen Prestakuntza Orokorrean %-19 ikasle kopuruan, Hasierako Lan Gaitasun Programetan %-9 eta Musikan %-1,4.
Gainerakoetan matrikula kopuruak goraka; azken bosturtekoan Lan Hezkuntza nabarmentzen da, %+5,7 ertainean eta %+4,9 goikoan.
Ez-derrigorrezko ikasketetan bada generoen arteko alderik oraindik ere
Neskak 10etik 9 dira Dantzan; 3tik 2 Hizkuntzetan eta Arte Plastiko eta Diseinuan. Kirol Irakaskuntzetan mutilak 10etik 9; Lan Hezkuntzan 3tik 2.
Batxilergoan eta Musikan neskak gehiago dira, baina banaketa %50etik gertu dago.
Irakasleen %86 euskaraz aritzeko gai da
2013/14 ikasturtean, 37.448 irakasle aritu ziren Euskal AEn, zerbitzuen sektoreko 2014ko okupatuen %5,8. 10 irakasletik 6 zentro publikoetan.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Mailan irakasleen %85 emakumeak dira: DBHn, Batxilergoan eta Lan Hezkuntzan %59. Erregimen Berezikoetan %56.
Irakasleen %86 euskaraz aritzeko gai da Araubide Orokorrekoetan; derrigorrezkoetan %90. Azken hamarraldian, maila guztietan, euskararen ezagutza sendotuz.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko datu-bankua