2014/12/05eko prentsa-oharra
2014ko bigarren hiruhilekoan 4.700 pertsona hil ziren; 60, ehun urtedunak
Bizkaian eta Gipuzkoan heriotzak goraka, Araban beheraka
2014ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.700 lagun hil ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino %2,6 gehiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.613 pertsona hil ziren (%+3,9); Gipuzkoan 1.526 (%+2,7); Araban 561 (%-3,4).
Hildakoen %50,2, gizonezkoak; %49,8 emakumezkoak. %62,5etan hildakoak 80 urte edo gehiago zituen. Emakumeen artean %75ek eta gizonen artean %50,1ek.
2014ko bigarren hiruhilekoan hildakoen artean, 4 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 2 mutiko eta 2 neskato. Ehun urterekin edo gehiagorekin hildako 60 pertsonen artean, 55 emakumezkoak ziren, 5 gizonezkoak.
Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.568 pertsona hil ziren horiengatik (%33,4); zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren bigarren heriotza-kausa,1.240 (%26,4). Hirugarren, arnas eritasunak; 422 heriotza eragin zituzten hiru hileotan (%9).
Aurreko hiruhilekoetan bezala, heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia gaixotasun kardiobaskularrak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
2014ko bigarren hiruhilekoaren hazkunde begetatiboa positiboa izan zen: 185 biztanle gehiago Euskal AEn. Araban +262, Gipuzkoan +9, Bizkaian -86.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua