Kanpo merkataritzako balio unitarioaren indizeak. 2014ko 3. hiruhilekoa
2014ko hirugarren hiruhilekoan esportazioen prezio unitarioak %1,9 jaitsi ziren urte artekoan
Inportazioen prezioetan %3,4ko jaitsiera
Euskal AEko esportazioen prezio unitarioak %1,9 murriztu ziren urte artean 2014ko hirugarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,6ko hazkuntza.
Inportazioetan urte arteko %-3,4 dugu prezioetan; 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean, %+1,2.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, Kapital ondasunetan %-8,3, Bitarteko ondasunetan %-1,1 eta Kontsumo ondasunetan %+1,1.
Inportazioetan: Bitarteko ondasunetan, %-4,0; Kapital-ondasunetan %+3,9 eta Kontsumo-ondasunetan %+0,1.
Eremu geografiko guztietan gutxitu dira esportazioen prezio unitarioak urte artean, batez ere Euro-eremuan, %-3,1. 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean: Euro-eremuan %-0,9, ELGAn %-0,1, 28-EBn %+0,1, Munduko Gainerakoan %+3,1.
Inportazioetan beherako joera izan dute prezioek, batez ere Munduko gainerakoan (%-6,1). Aurreko hiruhilekoaren aldean, kontrako joera; prezioak beheraka (%-0,4) 28-EBn bakarrik.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT).
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Kanpo Merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak. Prentsa-ohar gehiago.
Kanpo Merkataritzako Balio Unitarioaren Indizeak. Datu-bankua