2015/03/27ko prentsa-oharra
2014ko laugarren hiruhilekoan esportazioen unitateko prezioak % 2,6 gutxitu ziren
Inportazioen prezioetan %5,2ko jaitsiera
Euskal AEko esportazioen prezio unitarioak %2,6 jaitsi ziren urte artean 2014ko laugarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean %1eko jaitsiera.
Inportazioetan urte arteko %-5,2 dugu prezioetan; 2014ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, %-2,5.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, Kapital ondasunetan %-10,2, Bitarteko ondasunetan %-1, Kontsumo ondasunetan %-0,7.
Inportazioen prezio-indizeetan: Kapital-ondasunetan %+10, Kontsumo-ondasunetan %+0,8, Bitarteko ondasunetan, %-6,4.
Eremu geografiko guztietan gutxitu dira esportazioen prezio unitarioak urte artean, batez ere Euro-eremuan (%-3,8), ELGAn (%-2,9) eta 28-EBn (%-2,1). 2014ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, batez ere Euro-eremuan (%-1,9).
Inportazioetan urte artean beherako joera izan dute prezioek, batez ere Munduko gainerakoan (%-6,3) eta ELGAn ((%-4,5). Aurreko hiruhilekoaren aldean, esportazio prezioen tasek jaitsierak izan dituzte Munduko gainerakoan (%-4,2) eta ELGAn(%-1,6).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua