2015/03/23ko prentsa-oharra
2015eko otsailean industria-prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Urtebetean (2014ko otsailetik 2015ekora) industriako prezioek %2,8 egin dute behera
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,6 gehitu ziren 2015eko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,8 jaitsi da.
Euskal AEko industria-prezioen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasa. (%)
Ots, 2013 Eka, 2013 Urr, 2013 Ots, 2014 Eka, 2014 Urr, 2014 Ots, 2015
|
Urt, 2006 Urt, 2008 Urt, 2010 Urt, 2012 Urt, 2014
|
|
|
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2015eko otsailean, Kokeriak eta petrolio fintzea (%9,4), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,6) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%0,4) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%-2,4), Erauzketa industriak (%-1,7).
Urte arteko aldian, hots, 2015eko otsailean, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,1), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%1,0), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,8). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-22,6), Industria kimikoa (%-2,8), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa(%-2,1).
Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek otsailean izandako bilakaerak ezberdinak izan dira. Energiaren prezioak %4,4 gehitu ziren, Ekipo ondasunenak %0,1. Bitarteko ondasunak %0,4 jaitsi ziren, Kontsumo ondasunak %0,0; azken hauen barruan iraunkorrak (%0,0), ez-iraunkorrak (%0,0).
Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,1 gehitu diren. Energia %-13,1; Bitarteko ondasunak %-0,3; Kontsumo-ondasunak %-0,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,6; iraunkorrenak %0,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua