2015/02/24ko prentsa-oharra
2015eko urtarrilean Euskal AEko industria-prezioek %0,5 egin dute behera aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2015eko urtarrila 2014koaren aldean) %3,5 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,5 jaitsi ziren 2015eko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek aintzat, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %3,5 jaitsi zen.
Sektorekako azterketa zehatzak agerian uzten du 2015eko urtarrilean honako hauek izan direla inflazionistenak aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%3,9) Erauzketa industriak (%1,7), Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,5). Jaitsierarik handienak prezioetan: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-9,1), Industria kimikoa (%-1,6), Kautxu eta plastikoa eta ez-metalezko beste produktuak (%-0,9).
Urte arteko aldian (2015eko urtarrila, 2014koaren aldean), prezio-hazkunderik handienak: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,8), Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,7) Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,8). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-28,6), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (-2,8), Industria kimikoa (%-2,5).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaeran zeinu ezberdinak ditugu. Energiaren prezioak %2,6 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo-ondasunenak %0,2 igo eta Kontsumo-ondasunenak %0,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,1 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,2.
Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Bitarteko ondasunetan izan ezik, non %0,1 gehitu diren. Energia %-16,8, Ekipo-ondasunak %-0,1, Kontsumo-ondasunak %-0,5 Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,8, ez-iraunkorrenak %-0,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua