2014/12/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri prezioen indizea (IPRI) 2014ko azaroa
Euskal AEko industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2014ko azaroan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko azaroa 2013koaren aldean) %0,9 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2014ko azaroan aurreko hilaren aldean. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabetean industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %0,9 jaitsi da
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko azaroan, “Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua” (%1,2), “Altzariak, beste manufaktura industriak; konponketa eta instalazioa” (%0,7) eta “Elikagaiak, edariak eta tabakoa” (%0,4) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: “Kokeriak eta petrolioa fintzea” (%-4,2), “Erauzketa industriak” (%-0,8), "Industria kimikoa” (%-0,7), “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza "%-0,7).
Urte arteko aldian, hots, 2014ko azaroan, 2013koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adar hauek izan dituzte: “Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%2,2), “Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa” (%1,9), “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa” (%1,5). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-10,8), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%-3,2), Erauzketa industriak (%-2,6).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, azaroan, sektore-talde handien prezioen bilakaera negatiboa izan da Energian (%-1,8) eta Bitarteko ondasunetan (%-0,4). Ekipo-ondasunen prezioak %0,1 gehitu ziren; Kontsumo-ondasunenak %0,2. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,2.
Urte artean: Energia %-5,4, Ekipo-ondasunak %-0,4, Bitarteko ondasunak %+0,5. Kontsumo-ondasunen prezioak, oro har, %0,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,8, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %+0,3.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT).
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) datu-bankua