HomeGaiakLurren banaketa orokorraPrentsa Oharrak Euskal AEko nekazaritza-ustiategien...

2014-12-17ko prentsa-oharra

NEKAZARITZA-USTIATEGIEN EGITURARI BURUZKO ESTATISTIKAK (EEA). 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko nekazaritza-ustiategien kopurua % 4,3 jaitsi zen 2009 eta 2013 artean

Ustiapenen batez besteko neurria handitu egin zen: 15,8 hektareako izatetik 16,4 hektarea edukitzera

Nekazaritza-ustiategien kopurua % 4,3 jaitsi zen 2009 eta 2013 bitartean, Eustatek landutako datuen arabera. Azalera, guztira, % 0,7 jaitsi zen eta erabilitako nekazaritza-azalera (landutako lurrak eta bazka iraunkorrerako lurrak) % 1,6 murriztu zen. Ondorioz, nekazaritza-azaleraren ratioa gutizko azaleraren gain % 72,1ekoa izan zen 2013an, 2009an baino % 0,6 txikiagoa.

Batez besteko azalera % 3,8 handitu zen; ondorioz, ustiategi bakoitzeko 16,4 hektarea zeuden. Alderdi hori ustiategi bakoitzean erabilitako nekazaritza-azaleraren (ENA) batezbestekoan ere nabaritu zen. Izan ere, 11,5eko hektareakoa izatetik 11,8 hektareakoa izatera pasatu zen.

Espainian, ustiategien kopurua ere jaitsi egin zen (-% 2,5), hala ere, erritmo baxuagoan. Guztizko azaleraren jaitsiera handiagoa izan zen, baita erabilitako nekazaritza-azalera ere (-% 1,9 bi kasuetan). Ustiategien batez besteko neurria nabarmen handiagoa izan zen, baina horrek ere igotzeko joera izan zuen, zeren 2009an 30,92 hektarea (ha) zeuden, 2013. urtean, ordea, 31,13 ha.

Euskal AEn erabilitako nekazaritza-azalera (ENA) jaitsi egin zen, landutako lurren azalera jaitsi zelako (-% 3,7), batik bat, fruta-arbolako lurretan (-% 24,3), zuretarako lurretan (-% 12,0) eta mahastietan (-% 6,1), zeren bazka iraunkorrerako lurrak ia egonkor mantendu ziren (-% 0,1).

1. taula. Emaitza nagusiak. Euskal AE
Iturria: Eustat. Nekazaritzako ustiategien egiturari buruzko inkesta. 2013

Ustiategien batez besteko tamaina handitu egin zen Araban eta Gipuzkoan, Bizkaian, ordea, jaitsi egin zen

Lurraldeen bilakaera ez da homogeneoa izan. Gipuzkoan bai guztizko azalera (% 3,5) bai ustiategien kopurua igo egin zen (% 0,8). Horrela, ustiategien batez besteko tamaina 2013an 13,6 hektareakoa zen, 2009koa baino % 2,7 handiagoa. Aitzitik, Bizkaian, bi kontzeptuak jaitsi ziren, eta ustiategien kopurua ere % 4,5 jaitsi zen. Hori dela eta, Bizkaiko nekazaritza-ustiategiek erkidegoko txikienak izaten jarraitu zuten, ustiategi bakoitzeko 9,4 hektareakoak baitziren 2013an (-% 4,8). Araban, guztizko azalera (% 1,5) handitu zen, baina ustiategien kopurua jaitsi egin zen (-% 11,3). Horrek ustiategi bakoitzeko batez besteko hektarea-kopurua handitzea (% 14,4) eta lurralde honetan 35,9 hektareakoa izatea ekarri zuen.

Erabilitako nekazaritza-azalera (ENA) handitu egin zen Gipuzkoan (% 1,7), baita Araban ere (% 0,8), bazka iraunkorrak handitu baitziren. Bizkaian, ordea, bai landutako lurrak bai bazkatarako lurrak jaitsi ziren (-% 10,4).

Araban mahastitarako azalera eta ustiategien kopurua jaitsi egin zen. Arabako ustiategien batez besteko tamaina mantendu egin zen (10,9 ha). Bizkaian, gehiago jaitsi zen, ondorioz, ustiategien batez besteko neurria nabarmen murriztu zen. Hori dela eta, 1,7 hektarea izatetik 0,8 hektarea izatera pasatu ziren. Gipuzkoan, hala ere, ustiategien kopurua jaitsi egin zen, baina mahastitarako azalera handitu egin zen. Horrek esan nahi du ustiategien batez besteko tamaina 2,8 hektareatik 4,9 hektareara igo zela.

2. taula. Guztizko azalera, erabilitako nekazaritza-azalera eta probetxu-mota
Iturria: Eustat. Nekazaritzako ustiategien egiturari buruzko inkesta. 2013

Araban haztegi bakoitzeko azienda-espezie bakoitzeko abelburuen batez besteko kopurua handitu egin zen

EAEko abeltzaintza-ustiategien kopurua jaitsi egin zen ganadu-mota guztietan, ahuntz-aziendan izan ezik (zeren % 9,5 igo zen). Jaitsierarik handienetakoak txerri-haztegietan (-% 37,5) eta behi-haztegietan (-% 10,9) izan ziren. Hegaztienak eta ardienak, berriz, ia maila berdinean mantendu ziren (-% 0,7) eta (-% 0,1). Badirudi haztegien kontzentrazioa izan zela txerri-haztegien kopurua modu drastikoan jaisteko arrazoia, zeren, 2009an, haztegi bakoitzeko 17,9 abelburu zeuden, aitzitik, 2013an, 33,8koa zen ustiategi bakoitzeko kopurua. Behi-azienda, aldiz, gutxixeago jaitsi zen; izan ere, batez beste 23,0 abelburu zeuden 2009an, 2013an, ordea, 24,2. Hegaztien eta ahuntzen haztegien batez besteko tamainak jaitsiera arinak izan zituen, zeren hegaztien haztegietan 253,4 abelburu izatetik 251,9 abelburu izatera pasa ziren; eta ahuntzen haztegietan, 13,4 izatetik 13,3 izatera. Ardien haztegietan, 2009. urtean 60,0 abelburu zituzten, 2013. urtean, aldiz, 57,3.

Lurraldeka, hala ere, egoera aldakorragoa izan zen. Araban, txerrien (-% 62,4), hegaztien (-% 44,6) eta ardien (-% 18,2) haztegiak nabarmen jaitsi ziren, -% 62,4, -% 44,6 eta -% 18,2, hurrenez hurren; aldiz, ahuntzen zein ardien haztegiak igo egin ziren, % 10 eta % 0,6, hurrez hurren. Bizkaian, aitzitik, azienda-haztegi guztien kopurua jaitsi egin zen, ahuntzena izan ezik (% 22,4). Batez ere, txerrien eta behien haztegiak jaitsi ziren, -% 45,8 eta -% 21,9, hurrenez hurren. Gipuzkoan, haztegi hauek jaitsi ziren: txerrienak (-% 20,6), ahuntzena (-% 11) eta behienak (-% 2,6). Hegaztienak eta ardienak, berriz, handitu egin ziren, % 12,5 eta % 7,2, hurrenez hurren.

Haztegien tamainari dagokionez, lurralde bakoitzeko egitura oso desberdina izan zen. Hala, Arabakoetan zeuden espezie guztietako abelburu-kopuru gehien; Bizkaian, berriz, haztegi txikienak egon ziren. 2009ko aldearekiko, bilakaera desberdina izan da. Arabaren kasuan, espezie guztien azienda-haztegien tamaina handitu izana nabarmentzekoa da, batez ere, nabarmena da txerrien eta hegaztien kasuan. Horietan, hurrenez hurren, lau aldiz eta bi aldiz handitu zen haztegi bakoitzeko abelburuen kopurua. Bizkaian, aldiz, tamainaz handitu zuten haztegi bakarrak ahuntzenak eta txerrienak izan ziren. Gipuzkoan, berriz, haztegi-mota guztietan haztegi bakoitzeko abelburu-kopurua jaitsi zen.

3. taula. Abeltzaintza. Espezie nagusien haztegien eta azienden abelburuen kopurua
Iturria: Eustat. Nekazaritzako ustiategien egiturari buruzko inkesta. 2013

Metodologiaren inguruko oharra: Datuak 2012ko urriaren 1a eta 2013ko irailaren 30a bitarteko nekazaritza-kanpainari buruzkoak dira. Nekazaritzako ustiategi bat egongo da kokatua lurrik gehien dituen udalerrian edo zalantzazko kasuan eraikin nagusia edo bakarra dagoenean. Populazioaren esparrua Erabilitako Nekazaritza Azalerako (ENA) gutxienez hektarea bat duten abeltzaintza-haztegiei buruzkoa da. Aire libreko edo erregadioko fruta-arboletako edo haztegietako edo berotegietako barazkietara eta lore nahiz landare apaingarrietarako ENAko 0,2 ha, tabakotarako edo lupulutarako edo kotoietarako ENAko 0,5 ha, Abeltzaintza Unitate (AU) bat edo gehiago eta Guztizko Produkzio Estandarra (GPE) edo Europako Dimentsioko 0,75etik gora Unitate (EDU).

Inkesta hau Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) lankidetzarekin egin da Euskal AEn.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Abeltzaintza-haztegieen egiturari buruzko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko nekazaritza-ustiategien kopurua % 4,3 jaitsi zen 2009 eta 2013 artean

Eragiketa : 
Nekazaritzako ustiategien egituraren inkesta
Eragiketa kodea : 
102114
Periodikotasuna : 
Hiru urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2014/12/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012426_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali