2015/02/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %3,4 gehitu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan
Urte osoan salmentak %1,7 gehitu dira, hiru urtez tasa negatiboak izan ondoren
Eustatek emandako datuen arabera, 2014ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektorean salmenta-indizea %3,4 gehitu zen nominalki, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean eta lan-egutegi homogeneoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %1,0 nominala gehitu zen, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %2,3 nominala gehitu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuena %5,0, 2013ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nominala, %6,7. Txikizkako merkataritzan %1,3ko gehikuntza dugu eta Handizkakoan %2,4koa.
Beste zerbitzuetan gehikuntzak denetan, tamainaz ezberdin. Garraio eta biltegiratzean %7,9; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %5,4; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan %3,3; Ostalaritzan %2,2; Informazio eta komunikazioetan %2,2.
Salmenta-indizearen igoerarik handiena, Gipuzkoan %4,9; Araban %3,2; Bizkaian, %2,5.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %3,7 gehitu ziren laugarren hiruhilekoan.
2013ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %3,0 gehitu da, eta beste zerbitzuena %4,4.
Merkataritzan urte artekoa positiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %7,2 gehitu zen. Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %3,1, Txikizkakoarena %2,0.
Beste zerbitzuetan, igoerak euro finkoetan sektore guztietan. Garraio eta biltegiratzean %6,8; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %4,8; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan %2,2; Ostalaritzan %1,7; Informazio eta komunikazioetan %3,9.
Euskal AE osoan, hirugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,5 murriztu da 2014ko laugarren hiruhilekoan.
2014. URTEKO BALANTZEA
Urte osoan, zerbitzuen salmentek %1,7ko igoera nominal metatua izan dute, hiru urtez tasa negatiboak izan ondoren.
Urte osoan, tasa nominaletan, Gipuzkoan %3,4ko igoera, handiena; Bizkaian %1,0; Araban %0,4. Aurreko urtearen aldean, merkataritza %1,4 gehitu eta gainerako zerbitzuak %2,1.
Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %1,7ko igoera metatua. Gipuzkoan %3,4, Bizkaian %1,1, Araban %0,4. Merkataritza %1,9 gehitu; gainerako zerbitzuak %1,4.
Langile okupatuen kopuruan, 2014an, %-1,6 aurreko urteko batez bestekoaren aldean.
Ohar metodologikoa: Zerbitzuen Koiunturako Indizea ondorengo azpi-sektoreek osatzen dute (JESN-2009):
Merkataritza Handizkako merkataritza (46 dibisioa); Txikizkakoa (47);Ibilgailu eta motozikleten salmenta eta konponketa (45).
Beste zerbitzuak: Garraio eta Biltegiratzea (H sekzioa); Ostalaritza (I); Informazioa eta Komunikazioak (J); Jarduera Profesional, Zientifiko eta Teknikoak (Mren zati); Jarduera Administratibo eta Laguntza-zerbitzuak (Nren zati).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua