2015/03/18ko prentsa-oharra
Heriotzak %3,6 gutxitu ziren 2014ko hirugarren hiruhilekoan
Hildakoen %22k 90 urte baino gehiago zituen
2014ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.351 lagun hil ziren, 2013ko aldi berean baino %3,6 gutxiago, Eustaten datuen arabera. 2.133 emakume (%49) eta 2.218 gizon (%51) hil ziren. Araban 538 lagun, Bizkaian 2.403, Gipuzkoan 1.410.
Hildakoen %21ek 70 urte baino gutxiago zeuzkan; %18k 70-79 bitarte eta %39k 80-89 bitarte; %22k, 900 pertsona pasatxok, 90 pasa.
Aurreneko aldiz tumoreak dira lehen heriotza kausa emakumeen artean
Heriotzen kausa nagusia tumoreak izan ziren: 1.485 lagun hil ziren (%34,1); bigarren heriotza-kausa zirkulazio-aparatuko gaixotasunak, 1.057 (%24,3). Hirugarren, arnas eritasunak; 341 heriotza eragin zituzten hiru hileotan (%7,8).
Tumoreak (%27,4) aurreneko aldiz izan dira arnas gaixotasunen aurretik (%26,3) emakumeen artean. Gizonen artean tumoreak aurrena (%40,6), zirkulazio-aparatua (%22,4) bigarren. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan.
2014ko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 13, urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 7 mutiko eta 6 neskato.
Hazkunde begetatiboa positiboa
2014ko hirugarren hiruhilekoan 589 jaiotza gehiago heriotza baino; Euskal AEko hazkunde begetatiboak joera positiboa. Hiru herrialdeetan gehitu ziren: Arabak 309 biztanle irabazi zituen, Bizkaiak 84, Gipuzkoak 196.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua