2015/01/22ko prentsa-oharra
Industri prezioak %2,0 jaitsi ziren 2014ko abenduan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2014ko abendua 2013koaren aldean) %3,6 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %2,0 jaitsi ziren 2014ko abenduan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan hartuta, abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %3,6 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2014ko abenduan, Industria kimikoa (%1,3), Erauzketa industriak (%1,0) eta Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%0,4) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-12,6), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-3,3), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,5), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,5).
Urte arteko aldian, hots, 2014ko abenduan, 2013koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,2), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,0), Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,8). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-22,6), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (-4,0), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-4,8).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaera negatiboa izan da Energian (%-9,0) eta Bitarteko ondasunetan (%-0,3). Ekipo-ondasunen prezioak, lehengoan (%0,0); Kontsumo-ondasunenak %0,1. Horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,1 gehitu eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,0.
Urte artean: Energia %-15,9, Ekipo-ondasunak %-0,3, Bitarteko ondasunak %+0,1, Kontsumo-ondasunak %-0,6. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-1,3, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %-0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua