HomeGaiakIndustriaPrentsa Oharrak 2013an, Euskadiko hogei...

2015/06/08 prentsa-oharra

INDUSTRIAREN ESTATISTIKA-ESKUALDEAK 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2013an, Euskadiko hogei eskualdeetatik hamalauri eragin zion industria-salmenten beherakadak

Eskualde guztiek agertu zituzten bilakaera negatiboak landun kopuruari dagokionez

Eustat erakundearen datuen arabera, 2013an, Euskal AEko hogei eskualdeetatik hamalautan, bilakaera negatiboa izan zuen erauzketaren eta manufakturaren industriako salmenta garbien bilakaera. Beherakadak % 1,3 (Arabako Errioxan) eta % 12,9 (Urola Kostan) zifren artekoak izan ziren. Bost eskualdek izan zituzten hazkunde positiboak; horietatik, Gorbeialdeak agertu zuen hazkunde-tasa altuena: % 10,1.

Euskadiko erauzketaren eta manufakturaren industriak, bere osotasunean, % 1,9ko jaitsiera izan zuen salmentetan. Lurraldeka, Gipuzkoak agertu zuen bilakaera txarrena (% 4,8); Araban ere jaitsi ziren, % 2,6, hain zuzen. Bizkaian, ordea, bestelakoa izan izan zen joera, eta salmentak % 0,4 igo ziren.

Erauzketaren eta manufakturaren industriako salmenta garbien banaketa, eskualdeka. Milaka eurotan. 2013

graf0012598_01_e.png

Iturria: Eustat. Industriaren estatistika

Sei eskualdetan bildu ziren guztizko salmenten % 74,4. Horien artean, hiru hiriburuak sartzen dira, eta haien bilakaera desberdina izan zen. Bizkaiko bi eskualdeetan, bai eta Donostialdean/Donostian ere, aldakuntza goranzkoa izan zen. Hala, Bilbo Handian, % 1,1 igo ziren salmentak; Durangaldean, % 0,7, eta Donostialdean, % 0,3. Deba Garaia (-% 7,6) eta Goierri (-% 6,8) ere nabarmentzekoak dira, baina beheranzko aldakuntza dela eta. Horiez gainera, atzera egin zuen Arabako Lautadak, Erkidegoko batez bestekotik bi hamarren baino gehiago (% 2,2) egin ere atzera.

Lurraldeka, Gipuzkoan, % 4,8 jaitsi ziren salmentak batez bestez. Urola Kostan jaitsi ziren gehien (% 12,9); eta, aurreko urtearen aldean, Donostialdeako eskualdeak besterik ez zuen izan hazkundea (% 0,3). Bestetik, aurreko urtearen salmenta garbien zifra ia berbera izan zuen Debabarrenak.

Araban, Gorbeialdeak besterik ez zuen hazkunde tasa gorakorra agertu: % 10,1, hain zuzen. Beste muturrean, nabarmentzekoa da Arabako Kantaurialdeko eta Arabako Haranetako salmenten jaitsiera: % 9,3 eta % 4,1 gutxiago, hurrenez hurren. Arabako Lautadako salmentak lurralde historiko horretako guztizkoaren % 64 izan ziren 2013an, eta eskualde horretan apur bat gutxiago jaitsi ziren salmentak, lurralde osoko zifren aldean.

Erauzketa eta manufaktura industriaren salmenta garbien banaketa, eskualdeka. Milaka euro. 2013
Iturria: Eustat. Industriaren estatistika

Bizkaiko lurralde historikoak besterik ez zuen aldakuntza positiboa agertu bere salmentetan: % 0,4. Bizkaiko hiru eskualde hauetan lortu ziren emaitza positiboak: Bilbo Handia (% 1,1eko hazkundea eta lurraldeko salmenten guztizkoaren % 70), Durangaldea (% 0,7) eta Gernika-Bermeoko eskualdea, salmenta-hazkunde handiena izan zuena lurralde osoan: % 4,2. Beste eskualdeei gagozkiola, nabarmentzekoak dira, aurreko urtearen aldean, Arratia-Nerbioiko eta Enkarterriko tasa negatiboak: -% 6,9 eta -% 6,7, hurrenez hurren.

Baliatutako langileen kopuruak ere ez zuen oso bilakaera positiboa izan, eskualde guztiek izan baitzituzten tasa negatiboak. Autonomia Erkidegoan, % 3,7 jaitsi zen batez beste, eta jokaera homogeneo samarra izan zen lurraldeka: jaitsiera apur bat nabarmenagoa izan zen Bizkaian (-% 4,9), Gipuzkoaren (-% 3,3) eta Arabaren (-% 2,1) aldean.

Araban, aipagarriak izan ziren Arabako Kantaurialdeko eta Gorbeialdeko enplegu-tasen jaitsierak: % 5,9 eta % 4,5, hurrenez hurren. Arabako Lautadan, non sektore horietan aritzen diren langileen % 62 baitihardu, % 1 jaitsi zen.

Bizkaian, enpleguaren bilakaera txarrena Enkarterriko eskualdeetan (-% 10,5) eta Bilbo Handian (% 6) jazo zen. Horrez gainera, han biltzen da lurralde osoko landunen % 55.

Gipuzkoako egoera Bizkaiko egoeraren antzekoa izan zen, enpleguaren bilakaera negatiboa izan baitzen eskualde guztietan. Urola Kostako eskualdea izan zen lanpostu gehien galdu zituena (% 6,7), eta Debabarrena lanpostu gutxien galdu zituena (% 1,7).

Metodologiaren inguruko oharra:

Sektoreak zehazteko, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN-2009) hartu dugu erreferentzia modura. Eskualdeen araberako desagregazioan, B (erauzketa-industria) eta C (manufaktura-industria) sekzioak bakarrik sartu ditugu.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo industriaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko industriaren estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2013an, Euskadiko hogei eskualdeetatik hamalauri eragin zion industria-salmenten beherakadak

Eragiketa : 
Industriaren inkesta
Eragiketa kodea : 
112311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2015/06/08
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012598_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar