2015/05/25eko prentsa-oharra
2014ko laugarren hiruhilekoan 1.420 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino %4,7 gehiago
2014 osotara hartuta, Euskal AEn bizi zirenen ezkontzak %0,3 gehitu ziren
Eustaten datuen arabera, urri, azaro eta abenduan guztira 1.420 ezkontza izan genituen Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %4,7 gehiago. Arabarrek 238 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 495 eta bizkaitarrek 658. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, 29 ezkontza.
2014ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilak gutxitu egin ziren aurreko urteko aldi beraren aldean; 2013ko %85,9tik 2014ko %83ra. Urteko azken hiletan ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izaten da udan (kanonikoak, %30,8) baino.
Bizilekua Euskal AEn duten 1.378 gizonezko eta 1.380 emakumezko ezkondu ziren. 1.193 senarrentzat (%86,6), lehen ezkontza; 7 alargun eta 178 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea, antzekoa; kopurua, 1.192 (%86,4); alargunak 8 eta dibortziatuak 180.
Ezkonberri atzerritarren ehunekoa gehitu egin da
2014ko 4. hiruhilekoan senarren %10 eta emazteen %14,7 atzerritarrak ziren. 2013ko laugarrenean, senarren %9,4 eta emazteen %13,1; gainetik oraingoan.
Sexu bereko pertsonen artean, 40 ezkontza; urtebete lehenago, 34.
Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera banatuz gero, 2014ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %88,3k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean %80,9k. Proportzio horiek baxuagoak dira aurreko urteko hiruhileko berekoak baino: Gizonen %89,3, emakumeen %82,2.
Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2014an senarren %87,6 eta emazteen %76,4 30 urterekin edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2013an %86,3 eta %76,3.
2014ko behin-behinekoan eta aurreko urtearen aldean Euskal AEn bizi direnen arteko ezkontza-kopurua %0,3 gehitu da; ezkontza zibilak ehuneko 1,1 puntuz gehitu ziren 2013koen aldean, guztien %77,6.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua