2015/04/22ko prentsa-oharra
2015eko martxoan industria-prezioek %0,3 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2015eko martxoa 2014koaren aldean) %2,3 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,3 gehitu ziren 2015eko martxoan aurreko hilaren aldean. Datu horiek aintzat, martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,3 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2015eko martxoan, Kokeriak eta petrolio fintzea (%4,9), Erauzketa-industriak (%0,6) eta Garraio materialaren fabrikazioa (%0,4) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Elikadura-industria, edariak eta tabakoa (%-0,9), Makineria eta ekipoaren fabrikazioa (%-0,8), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-0,8).
Urte arteko aldian, hots, 2015eko martxoan, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,4), Garraio materialaren fabrikazioa (%0,9), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%0,8). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-18,1), Industria kimikoa (%-2,1), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%-2,0).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, martxoan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren. Energiaren prezioak %2,1 gehitu dira; Ekipo-ondasunetan eta Bitarteko ondasunetan %0,0; Kontsumo-ondasunetan %-0,5. Azken hauen barruan, Iraunkorretan %-0,3, ez-iraunkorretan %-0,6.
Urte artean: Energia %-10,3, Bitarteko ondasunak %-0,3, Ekipo-ondasunak (%0,0), Kontsumo-ondasunak %-0,8; Azken hauen barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-1,0; iraunkorrenak %-0,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua