2015/05/15eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA. 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza sektorearen negozio-zifra %18,2 gutxitu zen 2013an

Langile okupatuak %8,8 gutxitu

2013an eraikuntza-sektorean jaitsiera izan genuen (%-18,2) negozio-zifraren kopuru garbian, 2009ko bide negatiboan jarraituz, Eustaten datuen arabera. Langile okupatuak,%-8,8; 6.053 lanpostu garbi gutxiago.

Bilakaera negatiboa aldagai ia guztietan, indar ezberdinez. Pertsonal-gastuak, %-10,1; hornidura-gastuak %-9,2; kanpo-zerbitzuetakoak %-13,4. 2013an hobera egin zuten sektoreko enpresen emaitzek, zergen aurreko emaitza positiboarekin; ekitaldiaren emaitzan, negatiboa izanik ere, hobekuntza nabarmena. Inbertsioa %255,9 hazi da; guztira 324 milioi.

Eraikuntzako aldagai nagusiak. Euskal AE. Prezio korronteak (mila €)			
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

Lurraldeetan beheraka bai negozio-zifrak, bai enplegua. Araban dugu negozio-zifraren jaitsierarik handiena, %-22,7. Gipuzkoan %-18,4, Bizkaian %-16,8. Langile okupatuak: Bizkaian %-9,3, Araban %-9; Gipuzkoan %-7,7.

Eraikitako ondasunaren azken erabileraren araberako salmenten banaketagatik, 2013an eraikuntza-sektorearen negozio-zifraren %59 etxegintzatik etorri zen, %22 obra zibiletik eta %17 sustapenetik.

Eraikuntzaren %36 bizileku-obra da; berria %21 eta %15 zaharberritzeko. Obra zibil berria sektorearen %16 da.

Eginiko ondasunaren azken erabilera-motaren araberako salmenten banaketa. Euskal AE
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo eraikuntzaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eraikuntzaren estatistika -datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza sektorearen negozio-zifra %18,2 gutxitu zen 2013an

Eragiketa : 
Eraikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2015/05/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012542_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali