2015/05/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %0,1 gehitu zen 2015eko lehen hiruhilekoan
Prezioen eraginik gabe, salmentak %1,2 gehitu ziren finkoki.
Eustaten datuen arabera, 2015eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen koiunturako salmenta-indizea %0,1 nominala gehitu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea 1,1% nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %0,6 nominala jaitsi da 2015eko lehen hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuetan %1,3 gehitu da 2014ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren gehikuntza nominala, %11,8. Txikizkako merkataritzan %0,9ko jaitsiera eta Handizkakoan %2,1ekoa.
Beste zerbitzuetan, zeinu ezberdindun aldakuntzak. Informazioa eta komunikazioetan, %+5,4; Garraio eta biltegiratzean, %+4,0; Jarduera administratibo eta zerbitzuetan, %+2,8; Ostalaritzan, %-2,8; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %-2,9, 2014ko hiruhileko beraren aldean.
Araban %+1,3; Bizkaian %0,0; Gipuzkoan %-0,3.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen salmentak %1,2 gehitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan.
2014ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %1,4 gehitu da, eta beste zerbitzuenean %0,7.
Merkataritzan urte arteko positiboa sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %14,1 gehitu da, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %0,2, Txikizkakoarena %1,1.
Beste zerbitzuetan, finkoki: Informazio eta komunikazioen salmentak %6,8 gehitu; Garraio eta biltegiratzearenak %2,8; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuenak %1,2. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %3,4ko jaitsiera; Ostalaritzan %3,1ekoa.
Euskal AE osoan, 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean okupatuen kopurua %1,0 gehitu da 2015eko lehen hiruhilekoan, eta %1,2 urte artean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua