2015/04/30eko prentsa-oharra
Euskal industriaren negozio-zifra %2,2 jaitsi zen 2013an
Atzerrirako salmentak, euskal manufaktura-industriaren fakturazioaren %36,2
2013an 54.443 milioi izan zen Euskal AEko industriaren negozio-zifra, %2,2ko jaitsiera nominala, Eustaten datuen arabera.
Manufaktura-industriaren negozio-zifra 46.912,9 milioi izan zen 2013an, %2 gutxiago 2012an baino. Erauzketa industriak, Ur horniketa eta saneamendua eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna kanpo geratzen dira.
Atzerrira eginiko salmentak, euskal industriaren %36,2; 2008an -krisiaren hasieran- baino ehuneko 3,8 puntu gehiago. Salmenta osoen %22 ia, Europar Batasunera; %14,5, Munduko gainerakora. Estatuaren gainerakora, %26,3.
Euskal industrian, guztira, 7.541 enplegu galdu ziren; enplegudunak, 195.633 2013an, aurreko urtean baino %3,7 gutxiago. Langile gastuak %2,1 jaitsi ziren. Inbertsioa %34,7 gehitu zen.
Sektoreka, negozio-zifra handiendunak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%25,2), Kokeriak eta petrolio-fintzea (%12,5), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%11,7), eta Garraio-materiala (%10). Langile gehien aritutako sektoreak 2013an: Metalurgia eta metalezko produktuak (%33,7), Makineria eta ekipoa (%10,4), Kautxu eta plastikoa (%9,5).
Bost sektoretan gehitu dira salmentak: Elikadura-industriak, edariak eta tabakoa (%15,4), Produktu farmazeutikoak eta Erauzketa-industriak (%10,5 bietan), Produktu informatiko eta elektronikoak (%1,8), Kokeriak eta petrolio-fintzea (%0,4). Salmenta-jaitsiera nagusiak: Altzariak eta beste manufakturak (%-10,8), Material eta ekipo elektrikoa (%-9,3), Kautxu eta plastikoak (%-6,2), Garraio-materiala (%-5,3).
Enplegu-galera nagusiak: Material eta ekipo elektrikoa (%-9,7), Kautxu eta plastikoak (%-7,2), Altzariak eta beste manufakturak (%-6,8), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-6,4). Garraio materialean %4,7 positiboa.
Gipuzkoan %4,8 jaitsi da negozio-zifra; Araban %3; Bizkaia lehengoan (%0); 2012.aren aldean. Enplegua jaitsi egin da hiru lurraldeetan: %5 Bizkaian, %3,2 Gipuzkoan, %2,2 Araban.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo industriaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko industriaren estatistikari buruzko datu-bankua