2015/07/21eko prentsa-oharra
2015eko ekainean Euskal AEko industria-prezioek lehengoan iraun zuten aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2015eko ekaina 2014koaren aldean) %2,5 jaitsi ziren
Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioen indizeak lehengoan iraun zuen (%0,0) 2015eko ekainean aurreko hilaren aldean. Datu horiek aintzat, ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,5 jaitsi zen.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2015eko ekainean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,4), Altzariak eta beste manufaktura-industriak (%0,6) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,2) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%-0,6).
Urte arteko aldian, 2015eko ekainean, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Garraio materialaren fabrikazioa (%1,1) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,9). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-17,5), Industria kimikoa (-1,7), Erauzketa industriak (%-1,7).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, ekainean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak positiboak izan ziren Energian eta Ekipo ondasunetan, %0,1 bietan. Bitarteko ondasunenak eta Kontsumo-ondasunenak %0,2 jaitsi. Azken hauen barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %0,3 jatsi dira eta iraunkorrenetan aldaketarik ez (%0,0).
Urte artean, ondasun-talde handi hauen prezio-aldakuntzek zeinu ezberdinak. Ekipo-ondasunenak %0,4 gehitu. Energia %-11,2; Bitarteko ondasunak %-0,4; Kontsumo-ondasunak %-0,8. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-1,0; iraunkorrenak %-0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua