2015eko ekainaren 26ko prentsa-oharra
KANPO-MERKATARITZAREN UNITATE BALIOAREN INDIZEAK-BUI I/2015
Esportazioen prezioak % 1 gutxitu dira 2015eko lehen hiruhilekoan
Inportazioen prezioak, berriz, %11,5 jaitsi dira
Eustaten datuen arabera, esportazioen prezioak % 1 gutxitu dira urte artean 2015eko lehen hiruhilekoan. Hala ere, aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,4 igo da.
Urte-artean, beherako joera izan dute prezioek inportazioetan ere, %11,5 jaitsirik; 2014ko azken hiruhilekoarekin alderatuz gero, berriz, %9,5 beheratu da.
Esportazioei dagokienez, energiaren arlokoek baldintzatu dute prezioen aldaketaren zeinua: %21,4 jaitsi dira indizean urte-artean. Energiaren alorrekoak ez diren esportazioen prezioak, aldiz, joera positiboa izan dute: %1,2 hazi dira.
Inportazioen kasuan, eta are nabarmenago, joera hori errepikatu da. Produktu energetikoen inportazio-prezioen indizea %35,6 jaitsi da urte artean; ez energetikoena, ordea, %2,6 igo da.
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari bagagozkio, esportazioen prezioak gehiago jaitsi dira kapital-ondasunetan (-%3,0), kontsumo-ondasunetan (-%2,1) eta bitarteko-ondasunetan (-%0,3) baino.
Inportazioei gagozkiela, prezioen indizeak igo egin dira kapital-ondasunetan (%7,2) eta kontsumo-ondasunetan (%4,6); jaitsi, ordea, bitarteko-ondasunen kasuan (%13,8).
Esportazioen helburu diren eremu geografikoei erreparatuz gero, eremu guztietan jaitsi dira prezioak, aurreko urteko hiruhileko berberaren aldean: %3,0 Euro eremuan, -%2,3 EB28an, eta -%1,3 ELGAri zuzendutako esportazioetan. 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean, jaitsi egin dira prezioak, munduko gainerako eremuetan batez ere (-%2,8); gora egin dute, aldiz, ELGAn (%1,2).
Inportazioei dagokienez, urte artean, eremu geografiko guztietan jaitsi dira prezioak: batez ere, munduko gainerako eremuetan (-%18,4), eta ELGAn (-%8,0). Joera bera ikus daiteke aurreko hiruhilekoaren aldean; izan ere, %14,7 jaitsi da munduko gainerako eremuetan, eta %6,9 ELGAn.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua