2015/08/24ko prentsa-oharra
EAE-KO INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPI) 2015EKO UZTAILA
EAEko industria-prezioek % 0,2 egin zuten behera 2015eko uztailean, aurreko hilabetearen aldean
Iazko datuen aldean (2015eko uztaila, 2014ko uztailarekiko), % 2,5 egin dute behera
2015eko uztailean, EAEko industria-prezioak % 0,2 beheititu dira, aurreko hilabetekoekin alderatzen baditugu. Horixe adierazten dute EUSTATeko datuek. Hala, uztaileko urtetik urterako tasa (azken hamabi hilabeteotako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duena) % 2,5 jaitsi da.
Sektore-analisi zehatzenak agerian jartzen du 2015eko uztailean aurreko hileko inflazio-adar nagusiak Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna izan direla; biak % 0,7 handitu baitira. Aitzitik, jaitsiera handiena Koketegien eta petrolio-findegien sektorean izan da, % 4,1ko beherakadarekin, bai eta Ehunkien eta konfekzioaren industria, larrua eta oinetakoak sektorean ere, % 0,1 jaitsi baita.
Urtetik urterako aldian (2015eko uztaila, 2014ko uztailarekiko), prezioen igoera nabariena Farmazia-produktuen fabrikazioaren sektorean izan da (% 1,8ko igoerarekin), eta baita Garraio-materialen fabrikazioan eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioan ere. Azken bietan % 1,1eko igoera izan da. Kontrara, jaitsierarik handienak honako hauei dagozkie: Koketegiak eta petrolio-findegiak (% 19,8), Janari, edari eta tabakoaren industria (% 1,4) eta Industria Kimikoa (% 1,2).
Ekonomia ondasunen sailkapenarekin jarraituz, uztaileko sektore-talde nagusien prezioen eboluzioa aurreko hilabetearekiko onuragarria izan da honako sektoreentzat: Ekipamendu-ondasunentzat (% 0,2ko prezio igoerarekin), Bitarteko ondasunentzat (% 0,1) eta Kontsumo-ondasunentzat, oro har. % 0,3ko igoera izan dutenak Ondasun iraunkorren eta Ondasun ez-iraunkorren % 0,5 eta % 0,2ko prezio igoeraren eraginez. Kontrara, Energia % 1,9 jaitsi da
Ondasun-talde nagusi horien urtetik urterako prezio aldaketak seinale negatibo baten adierazgarri izan dira ia guztientzat, salbuespen gisa Ekipamendu-ondasunen sektorea dago, % 0,6 igo baita. Energia % 11,5 jaitsi da, Bitarteko ondasunak % 0,5 eta kontsumo-ondasunak, oro har, %0,8. Azken horien artean, Ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,9 murriztu dira, eta Ondasun iraunkorrenak, % 0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua