2015/09/30eko prentsa-oharra
Esportazioen prezioak iraunkor 2015eko bigarren hiruhilekoan
Inportazioen prezioetan %8,5eko jaitsiera
Euskal AEko esportazioen prezio unitarioak iraunkor (%0,0) urte artean 2015eko bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,1eko hazkundea.
Inportazioetan urte arteko %-8,5 prezioetan; 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean %+4,1.
Esportazio energetikoek eragin zioten gehien prezioen azken bilakaerari, %-14,5 urte artean. Esportazio ez-energetikoetan, %+2,4 prezioetan.
Inportazioetan, antzera, areagotua. Produktu energetikoen inportazio prezioetan %-27; ez-energetikoenean %+3,9.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, Kontsumo ondasunetan %-2,1, Kapital ondasunetan %+1,5, Bitarteko ondasunetan %+0,2.
Inportazioen prezio-indizeetan: Kontsumo-ondasunetan %+10, Kapital-ondasunetan %+5,1, Bitarteko ondasunetan, %-10,5.
Eremu geografiko ia guztietan gutxitu dira esportazioen prezio unitarioak aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, batez ere Euro-eremuan (%-3,2), 28-EBn (%-1,7) eta ELGAn (%-0,3). 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean: Euro-eremuan %-1,6, Munduko gainerakoan %+3,7.
Inportazioetan urte artean beherako joera izan dute prezioek eremu guztietan, batez ere Munduko gainerakoan (%-13,7). Aurreko hiruhilekoaren aldean jaitsiera bakarra, 28-EBn, %-0,8.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua