2015/09/09ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorearen salmenta-indizea %2,7 gehitu zen 2015eko bigarren hiruhilekoan
Beste Zerbitzuetan %4,8ko gehikuntza eta Merkataritzan %1,2
Eustaten datuen arabera, 2015eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektoreko salmenta-indizea %2,7 nominala gehitu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %1,4 nominala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %1,2 nominala gehitu da; indizearen parte diren Beste Zerbitzuetan %4,8, 2014ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren gehikuntza nominala, %12,6. Handizkako Merkataritzan %0,6ko gehikuntza; Txikizkakoan %0,5eko jaitsiera.
Beste zerbitzuetako sektoreen artean gehikuntzak daude Informazio eta Komunikazioetan, %6,1; Ostalaritzan %5,7; Garraio eta biltegiratzean, %5,3; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %4,8; Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %0,0.
Hiru lurraldeetan gehitu ziren tasak: Araban %4,5; Gipuzkoan %3,1; Bizkaian %1,9.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %3,0 gehitu ziren bigarren hiruhilekoan.
2015eko bigarren hiruhilekoan, 2014ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %2,2 gehitu da, eta Beste Zerbitzuena %4,4.
Merkataritzan urte arteko positiboa sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %12,8 gehitu da, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %1,5, Txikizkakoarena %0,5, dena termino errealetan.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Informazio eta komunikazioen salmenta-indizea %6,4 gehitu da; Ostalaritzarena %5,7. Garraio eta biltegiratzearen indizea %4,6ko gehikuntza; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %4,2; Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan %1,1eko jaitsiera.
Euskal AE osoan, zerbitzuen sektorean okupatuen kopurua %0,4 gehitu da 2015eko bigarren hiruhilekoan lehenengoaren aldean; 2014ko hiruhileko beraren aldean, %1,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua