HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Heriotzak %16 gehitu...

2015/09/25eko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA. 2015/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Heriotzak %16 gehitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan

%22,3 gehitu ziren Araban, %15,8 Gipuzkoan, %14,8 Bizkaian

2015eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 6.345 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %16 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban 790 lagun hil ziren, Bizkaian 3.506, Gipuzkoan 2.049. 3.100 gizon (%+11,9), 2.502 emakume (%+20,2) hil ziren.

Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.657 pertsona); zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.687); bion artean heriotzen %52,7. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 855 heriotza (%13,5).

Arnas aparatuko gaixotasunengatik hildakoak %40,4 gehitu ziren

Normalean, neguan izaten dira heriotzarik gehien eta arnas aparatuko gaixotasunak batez ere ugaritzen direnak. 2015eko lehen hiruhilekoan, 855 heriotza ekarri zituzten, aurreko urteko hiruhileko berean (609) baino %40,4 gehiago eta 2014ko laugarren hiruhilekoan (439) baino ia bi aldiz gehiago.

Nerbio sistemaren gaixotasunengatik (Alzheimer eta Parkinson haietakoak dira) 465 pertsona hil ziren urtarril, otsail eta martxoan, aurreko urteko hiruhileko berean baino %41 gehiago.

Heriotzen kausak ez ziren berdinak izan sexu batean eta bestean: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, kontrako ordena: Heriotzen kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren eta ondoren, tumoreak. Arnas aparatuko gaixotasunak hirugarren heriotza-kausa dira, oraindik ere, sexu bietan. Nerbio-sistemaren gaixotasunengatik hildako emakumeak %58 gehiago izan ziren talde bereko gizonak baino.

Lehen hiruhilekoan hildakoen artean, 14 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren: 9 neskato eta 5 mutiko.

2015eko lehen hiruhilekoan 1.755 biztanle galdu ziren Euskal AEn, hiru lurraldeetan jaitsi da biztanle-kopurua: Bizkaian 1.259 pertsona; Gipuzkoan 467; Araban 29.

1. taula: Heriotzak Euskal AEn, sexuaren eta heriotza-kausaren arabera Hiruhilekoen alderaketa
Iturria: Eustat. Heriotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Heriotzak %16 gehitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2015/09/25
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012866_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali