2015/11/24ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria-prezioak %0,5 jaitsi ziren 2015eko urrian aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2015eko urria 2014koaren aldean) %3,4 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioen indizea %0,5 jaitsi zen 2015eko urrian aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, urriko urte arteko tasa (industria-prezioen azken hamabi hiletako aldakuntza) %3,4 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2015eko urrian, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,0) eta Kautxua, plastikoa eta ez-metalezko mineralak (%0,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeria eta petrolioa fintzea (%-2,0), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,2).
Urte artean, 2015eko urrian, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,6), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%2,0). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-25,2), Metalurgia eta metalezko produktuak (-3,6).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urrian, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioak %1,8 jaitsi dira, Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo ondasunenak (%0,0). Kontsumo-ondasunenak %0,4 gehitu; horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %0,4 gehitu eta ez-iraunkorrenak %0,3.
Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,6 gehitu diren. Energia %-13,2; Bitarteko ondasunak %-2,3; Kontsumo-ondasunak %-0,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,3; iraunkorrenak %+0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua