2015/10/23ko prentsa-oharra
GOI TEKNOLOGIAKO ADIERAZLEEN PANELA 2013
Euskal AEko Goi-teknologia sektoreak lanpostuen %8,9 sortu zituen 2013an
Sektore honetan daude I+G egiten duten enpresen %40,6 eta langile okupatuen %67,7
Goi eta goi-ertain sektorean oinarri teknologiko sendodun eta ezagutza-berrikuntza azkardun jarduerak ditugu; Euskal AEn 2013an 86.571 langile ari ziren, guztien %8,9, Eustaten datuen arabera. Sektorean 4.718 enpresa ari ziren, %1,5eko gehikuntza aurreko urtearen aldean. 2012.aren aldean langile okupatuak %1,3 gutxiago ziren (euskal ekonomia osoan %-2,4).
Sektore honen negozio-zifra, 17.183,5 milioi, aurreko urtean baino %4,3 gutxiago; sortutako aberastasuna, balio erantsiaren terminoetan, 5.806,4 milioi, 2012an baino %5,4 gutxiago.
I+G egin eta berritzaileak diren enpresen portzentajea handiagoa da goi teknologian beste sektoreetan baino
Enpresen %14,1ek I+G egiten du; sektoreen guztirakoan, %1,0k; handia da aldea. Gainera, sektoreak –enpresa guztien %3,0- I+G egiten dutenen %40,6 biltzen ditu, eta enpresa-sektorearen I+G barne-gastuaren %68,9 -683,7 milioi- egikaritzen ditu.
Sektorean 2013an 8.924 langile aritu ziren I+Gn, dedikazio osoko baliokidetzan (enpresa sektore guztien %67,7); haien arteko 2.752, emakumeak. Gehiago zehaztuz enpleguan, dedikazio osoko baliokidetzan 5.353 ikertzaile aritu ziren; haien arteko 1.670, emakumeak.
Berrikuntzan, I+Gn bezala, alde esanguratsuak daude sektoreen guztirakoaren eta goi teknologiaren artean. 2013an, goi teknologiako establezimenduen %30,1 berritzaileak izan ziren; sektoreen guztirakoan %12,7. Enpresaren tamaina kontuan, 10 langile eta gehiagokoetan, lehen kasuan %56,0, sektoreen guztirakoan %28,4.
Berrikuntzan goi teknologiako establezimenduek 1.264,2 milioi gastatu zituzten, enpresa guztien gastuaren %49,3. Gastu horretatik, 1.159,5 milioi 10 langile eta gehiagoko establezimenduek eginak, tamaina horretako enpresen gastu guztiaren %52,8.
Begiratzen badugu zer den berrikuntzako eta I+G+b gastua negozio zifraren gainean (barne berrikuntzako eta barne I+G intentsitate-ratioak), begi bistakoa da, baita ere, goi teknologiaren sektorean baliabide gehiago joan zirela I+G+b-ra gainerako sektoreetan baino. Berrikuntzaren intentsitatea 6,61 da sektorean eta 1,65 guztirakoan. Barne I+Gn ratioa 4,04 da goi teknologian eta guztirakoan 0,85.
Bai IKT teknologiak, bai merkataritza elektronikoa zabalduago daude goi teknologiaren sektorean sektoreen guztirakoan baino
IKT teknologien erabilera oso zabaldua dago sektore honetako enpresen artean, baina merkataritza elektronikoaren erabilerak, gainerako sektoreetakoaren gainetik badago ere, ezarpen handirik gabe dirau, batez ere salmenten aldetik. Erosketak egindako goi teknologiako establezimenduak %39,2 eta salmentak %7,9 izan ziren; sektoreen guztirakoan %19,7 eta %5,2.
Goi teknologia sektoreak ondasunen kanpo merkataritzan duen eragina ez da oso esanguratsua. Esportazioak 831,2 milioi (guztien %4,0) izan ziren, guztirakoa 20.631,9; inportazioak 514,4 milioi (%3,2) guztirakoa 15.961,6.
Esportazioetan nabarmentzen dira: Makineria eta ekipo mekanikoa (%54,9), Eraikuntza aeronautiko eta espaziala (%13,2), Material elektronikoa eta ekipoak (%10,2). Inportazioetan: Material elektronikoa eta ekipoak (%27,7), Eraikuntza aeronautiko eta espaziala (%23,0), Lanabes zientifikoak (%15,2), Makineria eta ekipo mekanikoa (%13,3).
Azkenik, 10 enplegatu eta gehiagoko enpresen goi teknologiako sektorearen Euskal AEko eta estatuaren osotasunean, bada alderik adierazleetan. Euskadin enpresa berritzaileen portzentajea, berrikuntza intentsitatea, I+Gn ari den langile portzentajea eta I+G gastuaren proportzioa handiagoak dira estatuaren osotasunean baino; IKT teknologien erabileran, portzentajeak oso antzekoak dira.
Ohar metodologikoa:
Goi-teknologiako sektoreak: haien konplexutasunagatik, ikerkuntza-ahalegin etengabea eta oinarri teknologiko sendoa behar dituztenak dira. Web Eustat. Metodologia fitxa: goi teknologia-adierezleen panela estekan daude sektoreko jarduerak, 2009 EJSN-ren arabera.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62