2015/11/20ko prentsa-oharra

IKERKETA ZIENTIFIKO ETA GARAPEN TEKNOLOGIKOKO JARDUEREI BURUZKO ESTATISTIKA-I+G (2014)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko I+G gastua %2,1 murriztu zen 2014an

Dedikazio osoko langileak %1,4 gehiturik 18.500 pasa dira

2014an Euskal AEn guztira 1.289,8 milioi inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %2,1 gutxiago, EUSTATen datuen arabera.

Langile enplegatuak 18.535 dira DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan); aurreko urtearen aldean %1,4 gehitu. Ikertzaileak, 12.030, %0,6 gehiago. Gure I+G gastua BPGren %1,93 zen 2014an. Eurostatek argitaratutako behin-behineko datuaren arabera, %1,20 Espainian (%60 gainetik Euskal AE); 28-EBn, batez beste, %2,03 (Euskal AE %5 azpitik).

1 grafikoa: I+G gastuaren bilakaera, BPGrekiko (%)
Iturria: Eurostat eta Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Euskal AEko I+G gastuaren %75,1 enpresetan egikaritu zen

Enpresek I+G gastuaren %75,1 (968,5 milioi) egikaritu zuten; %18,4 (237,8 milioi), Goi-mailako Irakaskuntzak; %6,5 (83,5 milioi) Administrazioaren mendeko zenbait erakundek. Aurreko urtearen aldean, hiru sektore hauetan gastu-murrizketak: %2,4, %1,5, %0,7.

I+G gastuaren finantzaketan, portzentajeak aurreko urteetakoen antzekoak dira. Finantzaketa pribatuak, enpresen bidez, 731,5 milioi bideratu zituen ikerketara, guztiaren %56,7; finantzaketa publikoak 419,9 milioi, %32,6; Goi-mailako Irakaskuntzak 36,8 milioi, %2,9; atzerriko funtsek %7,7, 99,0 milioi, eta irabazi-asmorik gabeko zenbait erakundek 2,5 milioi, %0,2.

1 Taula: gastuaren eta pertsonalaren bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2006-2014
Iturria: Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Dedikazio Osoko Baliokidetzan 18.535 langile. Egikaritza sektoreen arabera: Enpresen sektorean 13.481 (guztien %72,7); Goi-mailako Irakaskuntzan 3.934 (%21,2); Administrazio Publikoan 1.120 (%6,0). Azken 8 urteetan, 2006tik, langileak guztira urteko %4,5eko tasa metatuz gehitu dira, ikertzaileak %5,0koz.

I+G langileen %35,2 emakumeak

I+G dedikazio osoko langileen 6.518 (%35,2) emakumeak dira ; I+G jardueretan emakumeek duten parte hartzearen ehunekorik handienak Administrazio Publikoan eta Goi-mailako Irakaskuntzan dira, %56,6 eta %49,9. Enpresetan %29,1.

2 Taula: I+G gastua egikaritza sektoreen arabera (%)
Iturria: Eurostat eta Eustat. Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G

Aurreko urtearen aldean Enpresaren sektoreak jarraitzen du izaten ikerketa-ahaleginik handiena egiten duena, baina 3 hamarren gutxiagoz; parte-hartzea %75,1. Goi-mailako irakaskuntzaren portzentajea 2 hamarrenez hazi da (%18,4) eta Administrazio Publikoarena 1ez (%6,5). 2006tik gertatu da enpresen parte-hartzearen jaitsiera, beste bien mesederako; halere I+G gastuaren hiru laurden pasa da oraindik.

Alde handia dago estatuko emaitzen aldean: 2014 urtean, enpresek I+G gastuaren %52,7 egikaritu zuten; Goi-mailako irakaskuntzak %28,3 eta Administrazio Publikoak %18,9. 28-EBko batez bestekoaren aldean, bada ezberdintasunik, baina ez hain nabarmenak.

Enpresek jarduera-sektoreen araberako I+G gastuaz, %41,9 industrian kontzentratu zen; %55,1 zerbitzuetan eta %3,0 eraikuntzan eta lehen sektorean. Portzentaje hauek eta aurreko urtekoak oso antzekoak dira.

Euskal zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko Zentro Teknologikoen pisuaz, 2014ko gastua 189,6 milioi, guztiaren %14,7; dedikazio osoan 2.685 pertsona, %14,5.

I+G gastua %2,8 jaitsi da Gipuzkoan, %1,7 Araban, %1,6 Bizkaian. Gipuzkoan I+G gastua BPGren %2,31 da, europar batez bestekoaren gainetik garbi; Bizkaian %1,79, Araban %1,56. Eurostaten arabera, batez besteko espainiarra %1,20 da; beraz bai gure erkidegoa, bai hiru lurraldeak gainetik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G. Prentsa-ohar gehiago Euskal AEko ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G. Datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko I+G gastua %2,1 murriztu zen 2014an

Eragiketa : 
Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika-I+G
Eragiketa kodea : 
043201
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2015/11/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012948_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali