2015/10/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri prezioak %0,9 jaitsi ziren 2015eko irailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2015eko iraila 2014koaren aldean) %3,6 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,9 jaitsi zen 2015eko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza jasotzen duena) %3,6 jaitsi zen.
Sektorekako azterketa xeheagoak erakusten du 2015eko irailean, Industria kimikoa (%0,6) eta Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (%0,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeria eta petrolioa fintzea (%-2,7), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,6).
Urte artean, 2015eko irailean, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,2), Garraio materialaren fabrikazioa (%1,3). Jaitsierak: Kokeria eta petrolio fintzea (%-27,8), Metalurgia eta metalezko produktuak (-1,9).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaera negatiboak ditugu denetan. Energiaren prezioetan %-2,3; Bitarteko ondasunetan %-0,8, Ekipo-ondasunetan %-0,1. Kontsumo-ondasunetan, %-0,3 guztira. Ez-iraunkorretan %-0,4; iraunkorretan %+0,1.
Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,1 gehitu diren. Energia %-15,2; Bitarteko ondasunak %-1,4; Kontsumo-ondasunak %-0,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,7; iraunkorrenak %+0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua