2015/11/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen salmenta indizea %3,2 gehitu zen urte artean 2015eko hirugarren hiruhilekoan
Merkataritza kontuan hartu gabe, beste zerbitzuak %7,3 gehitu ziren
Eustaten datuen arabera, 2015eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen salmenta indizea %3,2 gehitu zen, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta indizea %1,2 nominala gehitu da, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta indizea %0,6 nominala gehitu da; indizearen parte diren Beste Zerbitzuetan %7,3, 2014ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren gehikuntza nominala, %15,9. Handizkako Merkataritzan %1,9ko jaitsiera; Txikizkakoan %1,0ko gehikuntza.
Beste zerbitzuetan gehikuntzak Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, %12,9; Ostalaritzan %8,4; Garraio eta biltegiratzean, %7,4; Informazio eta Komunikazioetan, %6,1. Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan, %2,6ko jaitsiera.
Hiru lurraldeetan tasa positiboak: Gipuzkoan %3,4; Bizkaian %3,3; Araban %2,8.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen salmentak %3,9 gehitu ziren hirugarren hiruhilekoan.
2015eko hirugarren hiruhilekoan, 2014ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %2,1 gehitu da, Beste Zerbitzuena %6,4.
Merkataritzan urte artekoa positiboa izan da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan %17,9, Txikizkako merkataritzaren salmenta-indizean %2,5. Negatiboa Handizkakoan, %0,4, dena termino errealetan.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan: Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen indizea %11,7 gehitu; Ostalaritzarena %7,8. Garraio eta biltegiratzearen indizean %6,9ko gehikuntza; Informazio eta komunikazioetan %5,1. Jarduera administratibo eta zerbitzu lagungarrietan %4,3ko jaitsiera.
Euskal AE osoan, 2015eko bigarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean okupatuen kopurua %0,4 gutxitu da 2015eko hirugarren hiruhilekoan, eta %1,0 gehitu 2014ko hiruhileko beraren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua