HomeGaiakHeriotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn heriotzak...

2015/11/16ko prentsa-oharra

HERIOTZEN ESTATISTIKA 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn heriotzak %2,4 gehitu ziren 2014an

Azken hamarkadan gizonen bizitza 4 urtez luzatu da batez beste eta emakumeena 2z

2014an 20.157 pertsona hil ziren Euskal AEn, 2013an baino %2,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. 10.177 gizon eta 9.980 emakume hil ziren. Heriotzarik gehien (2.037) urtarrilean; gutxien (1.475) irailean.

2014an 100 urtetik gora hildako 326 pertsonen artean, %88,3 emakumeak. Ehun urtetik gora hildakoen kopuruak gora egin du azken urteotan; goia, 2014an.

1. grafikoa: ehun urtetik gorako pertsonen heriotzak, sexuaren arabera, 1996-2014
Iturria: Eustat. Heriotzen estatistika

Hildako emakumeen batez besteko adina, 82,6 urte; gizonena 76,2

2014an zehar hildakoen batez besteko adina, 79,3 urte; 2004an, 76,2; 3,1eko gehikuntza azken hamarkadan.

Hiltzean, gizonen batez besteko adina 76,2 urte; emakumeena 82,6, 2014an. 2004an, 72,2 eta 80,6. Azken 10 urteetan gizonen bizitza 4 urtez luzatu da batez beste, eta emakumeena 2z.

Jaiotzak, 779 gutxiago heriotzak baino. Saldo negatiboak Bizkaian eta Gipuzkoan, 1.415 eta 164 biztanle gutxiago; Araban 800 gehiago.

Urtebetetik beherako 43 haur hil ziren Euskal AEn. Bizitzako lehen 28 egunetan 29 haur hil ziren; 5 lehen 24 orduetan; 12 lehenengo astean. Urtebetetik beherakoen artean, neskatoak %53,5.

Heriotzen %58,3 tumoreek eta zirkulazio aparatuko gaixotasunek eraginda

Tumoreek heriotzen %31,6 (6.360) eragin zituzten 2014an; zirkulazio-aparatuko gaixotasunek %26,7 (5.388), eta hirugarren, urrunago bada ere, arnas aparatuko gaixotasunek %9,3 (1.868). Gaixotasun garrantzitsuenen hiru talde hauen prebalentzia aldatuz joan da azken hamarkadan: tumoreek eta arnasbideetakoek eragindakoak %16,1 eta %4,5 gehitu dira; kardiobaskularrek %6,7 gutxitu.

Heriotzen kausak bestelakoak bi generoetan: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean kardiobaskularrak aurrena, tumoreak bigarren.

Halaber, adinaren arabera bada alderik. Urtebetetik beherakoen artean, heriotzarik gehien jaiotza-inguruko gaixotasunek eta malformazio kongenitoek eragin zituzten; 40 urte arte, heriotza-kausa nagusiak kanpokoak izan ziren, tartean istripuak eta buruhiltzeak; 40 urtetik 80 urtera, tumoreak, eta 80 urtetik aurrera, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak.

2. grafikoa: heriotzak kausa eta sexuaren arabera (%). 2004 eta 2014
Iturria: Eustat. Heriotzen estatistika

Infartuak eragindako hilak heren batez gutxitu dira azken hamarraldian

Zirkulazio-aparatuko gaixotasunen artean, infartua urrituz joan da heriotza-eragile gisa. 2004an, 784 pertsona hil ziren; 2014an, 531; %32,3ko jaitsiera.

Alzheimerrak 696 heriotza eragin zituen 2014an

Heriotzak eragiten dituzten taldeen artean azken hamarkadetan gehien hazi direnak asaldu mentalak eta nerbio-sistemaren gaixotasunak ditugu. Azken hamar urteetan, dementziek eragindako heriotzak %52 gehitu dira (1.192 2014an), eta endekapenezko gaixotasunen artean Alzheimerrak eragindakoak %42.

Alzheimerrak eragindako heriotzetan, %69,8 emakumeak (2014an 486); %30,2 (210) gizonak.

Trafiko-istripuek murriztuz jarraitzen dutelarik, nork bere buruaz beste egitea da kanpo heriotza-kausarik aurrenekoa

Azken hamarraldian horrenbeste (%74,4) gutxitu da trafiko-istripuengatiko heriotza kopurua ezen ekarri baitu nork bere burua hiltzea aurreneko kanpo heriotza-kausa izatea azken urtean. Trafiko istripuen heriotza kopurua: 50. Buruhiltzeak: 186. Buruhiltze-kopurua %8,8 gehitu da 2004tik (orduan 171).

123 gizonek egin zuten bere buruaz beste, 63 emakumek; istripuetan, 37 gizon eta 13 emakume hil ziren.

1. taula: Heriotzak sexuaren arabera, kausari jarraiki. 2014				
Iturria: Eustat. Heriotzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn heriotzak %2,4 gehitu ziren 2014an

Eragiketa : 
Heriotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010303
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iv/2024
Eguneratze data : 
2015/11/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/15
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0012941_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Osasuna Saila

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar