2015/11/24ko prentsa-oharra
Prentsa digitalak, gizarte sareek eta posta elektronikoak hartzen dituzte web bisitatuenen lehen postuak 2015ean
“whatsapp.com” bisitatuenetakoa
Euskal AEn normalean Interneten aritzen diren pertsonek aurrena komunikabideetara jotzen dute, ondoren gizarte sareetara, posta elektronikora, instituzioen orrietara, bankuetara, Eustaten 2015eko datuen arabera.
Web orri bisitatuena 2015ean, ‘’elcorreodigital.com’’; Internet erabiltzaileen artean %8,7k jotzen dute bertara, 334.900 aipamen guztira. Bigarren, 2014an baino lau postu gorago, “facebook.com”; 226.100 bisita, %5,8. Hirugarren “google.com”, 216.300 aipamen (%5,6); bilatzaile gisa ere agertzen da.
“whatsapp. com”, orriaren sendotzea nabarmentzekoa da, bosgarren, 153.200 aipamen, %4,0; 2014an baino 143.300 aipamen gehiago.
Komunikabide gehienek atzera egin dute 2014aren aldean. Aipatuenak: “marca.es” (%2,9), “diariovasco.com” (%2,8), “elpais.com’’ (%1,7), ‘’deia.es’’ (%1,1), “naiz.eus” (%1,0).
“lanbide.euskadi.eus”, %1,3, nabarmentzen da enplegu-atarien artean, zeinen presentzia sendotu egin baita.
Banku elektronikoek eta instituzioen orriek eutsi egiten diote rankinean
Eusko Jaurlaritzaren orriak, “euskadi.eus” (%2,2), 86.000 aipamen, hamaikagarren. Aipatzekoa da lehen 20 postuetan nola sendotu diren Euskal Administrazioarekin erlazionatutako orriak, “ehu.eus” (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta “osakidetza.euskadi.eus”.
Orri bisitatuenen artean, bankuenak: “kutxabank.es” (%2,2), hamargarren; ‘’laboralkutxa.com” %1,0.
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean %95 pasak “google” bilatzailea erabiltzen du
Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu, zertxobait jaitsita ere. Kolektibo honen %95,9k, 15 urte eta gehiagoko 1.308.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %2,1ek Yahoo eta %2,0k besteren bat.
6 urtetik 14ra bitarteko gazteen hamarretik bederatzik Internet erabili dute azken hiru hiletan
Informazio eta komunikazioaren teknologia berrien ezarpena 6-14 urte artekoen artean oso altua da. 2015eko lehen hiruhilekoan %98,0k ordenagailua zuen etxean; 15 urte eta gehiagokoen %78,4k. 174.000 haurrek baino gehiagok, %98,6k, Internet dute etxean; 2014ko aldi berean baino 4,4 puntu gehiagok. Ia 20 puntuko aldea dago 15 urte eta gehiagokoekin (%78,0) alderatuz gero. Azken hiru hiletan, haurren %89,0k, 157.600ek, Internet erabili dute; 15 urte eta gehiagokoen %71,7k. 6-14 urte arteko Internet erabiltzaileak: Araban %90,5; Gipuzkoan %89,6; Bizkaian %87,9.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak. Prentsa ohar gehiago
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak. Datu bankua