2015/12/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko industri prezioak %0,3 jaitsi ziren 2015eko azaroan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2015eko azaroa 2014koaren aldean) %3,2 jaitsi
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,3 jaitsi zen 2015eko azaroan aurreko hilaren aldean. Datu horien arabera, azaroko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %3,2 jaitsi zen.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian jartzen du, 2015eko azaroan, Erauzketa industriak (%0,8), eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-1,2), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,7).
2015eko azaroan, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%2,0), Garraio materialaren fabrikazioa (%1,7). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-22,8), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-3,9).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, aurreko hilaren aldean, azaroan sektore-talde handietako prezioen bilakaerak, desberdinak. Energiaren prezioak %0,6 jaitsi dira, Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo ondasunenak %0,2 gehitu eta Kontsumo-ondasunenak %0,0; horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,1 gehitu eta iraunkorrenak %0,1 jaitsi.
Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,7 gehitu diren. Energia %-12,2; Bitarteko ondasunak %-2,4; Kontsumo-ondasunak %-0,4. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,2, eta ez-iraunkorrenak %-0,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua