2015/12/04ko prentsa-oharra
Euskal AEn heriotzak %2 gehitu ziren 2015eko bigarren hiruhilekoan
Heriotza-kausa nagusia gizon artean tumoreak, gaixotasun kardiobaskularrak emakume artean
2015eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.816 lagun hil ziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino %2 gehiago, Eustaten datuen arabera. Hiru lurraldeetan gehitu ziren hilak: Araban 598 lagun hil ziren, %6,2 gehiago; Bizkaian 2.675, %2,3; Gipuzkoan 1.543, %0,1.
Hildakoen %51,2, gizonezkoak; %48,8 emakumezkoak. %63,7tan hildakoak 80 urte edo gehiago zituen. Emakumeen artean %74,6k eta gizonen artean %53,2k. Ehun urterekin edo gehiagorekin hildako 60 pertsonen artean, 51 emakume, 5 gizon besterik ez.
2015eko bigarren hiruhilekoan, urtebetetik beheragoko 12 haur hil ziren: 8 mutiko eta 4 neskato.
Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.519 pertsona); zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.278); bion artean heriotzen %58. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 429 heriotza (%8,9).
Nerbio sistemaren gaixotasunak (Alzheimer, Parkinson…) gehitu ziren gehien (%9) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Gizonen artean tumoreak dira heriotza-kausa nagusia, %50 hilgarriago emakume artean baino. Emakume artean gaixotasun kardiobaskularrak dira hilgarrien, gizon artean baino %20 gehiago. Gizonentzat arnas-sistemaren gaixotasunak dira hirugarren heriotza-kausa, %55 hilgarriago emakumeentzat baino; emakumeentzat hirugarrena nerbio-sistemaren gaixotasunak, %34 hilgarriago haientzat gizonentzat baino.
2015eko udaberrian, biztanle-galera Euskal AEn, 142 pertsona gutxiago. Bizkaian 377 biztanle gutxiago; Araban 173 gehiago eta Gipuzkoan 62.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua