2015/12/17ko prentsa-oharra
Ezkontzen kopurua %1,7 gehitu da 2014an aurreko urtearen aldean
Azken 25 urteetan, senargaien batez besteko adina 7,2 urtez gehitu da; emaztegaiena 7,4z.
2014an Euskal AEko biztanleen artean 7.937 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %1,7 gehiago; horietako 139 bikote homosexualen artean, Eustaten datuen arabera.
Ezkontza heterosexualak, 7.798, aurreko urtean baino 123, %1,6, gehiago.
Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,4 ezkontza), ia Espainiako berbera %o3,45) da, baina 28-Europar Batasunekoarenaren (2011n, mila biztanleko 4,2) azpitik.
Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen zelarik. 2014an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 35,7 urte; emakumezko ezkongabeena, 33,6. Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,4 urtez gehitu da; senargaiena 7,2z.
Ezkondu aurreko ezkontideen egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %88,3rentzat eta emakumeen %89rentzat.
Ezkontzeko, uda. Uztailean ezkontzarik gehien, 1.183; ekainean 1.126; irailean, 1.080; ezkontzen %49 larunbatean, %38 ostiralean.
Ezkontza zibilak hirukoiztu egin dira 1990etik
Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak: 1990ean %23; %75,6 (5.899) 2014an. Ezkontza katolikoak 1.877; beste sinesmenetakoak, 22.
Ezkontza zibilik gehien Bizkaian, %78,9; Gipuzkoan %77,5; Araban %73,3. Euskal AEtik kanpo ezkondu diren egoiliarren artean, %58.1.
2014an, ezkondu berrien ia erdia elkarrekin bizi ziren ezkondu aurretik
Ezkondu aurretik, bikoteen %49k bizileku bera zuten; 2011z geroztik portzentaje bera da. 1996an bikoteen %19k (minimoa) zuen bizileku bera. 2007an %59k (maximoa).
Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (486 bikote) batez ere Madrilera, Nafarroara eta Frantziara jo zuten. Helburuari dagokionez aldeak badira hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Madril, Errioxa eta Burgosera joan ziren; Bizkaikoak Madril, Kantabria eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak Frantzia, Nafarroa eta Madrilera.
%14,5etan ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen
1.128 ezkontzatan (%14,5) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza hauen %46,2tan emaztea zen atzerritarra; %26,1etan senarra; %27,7tan biak.
Emazteen sorterriak: Kolonbia (100), Bolivia (72), Brasil (72); Errumania, Paraguai eta Maroko (43 bakoitzean). Senarrenak: Maroko (67), Kolonbia (61), Bolivia (45), Portugal eta Argentina (32 bakoitzean), Ekuador (31).
Ezkontza homosexualen kopurua %10,3 gehitu da aurreko urtearen aldean
2014an 139 ezkontza homosexual izan ziren; 79 emakumeen artean, 60 gizonen artean. Aurreko urtearen aldean %10,3ko gehikuntza. 26 Araban jarri ziren bizitzen, 39 Gipuzkoan, 63 Bizkaian eta 11 Euskal AEtik kanpo.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua