2016/02/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorean salmenta-indizea %1,9 gehitu zen 2015eko laugarren hiruhilekoan
Urte osoan salmentak %2,2 gehitu ziren eta langile okupatuak %1,2
Eustaten datuen arabera, 2015eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko zerbitzuen sektorean salmenta-indizea %1,9 gehitu zen nominalki, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean eta lan-egutegi homogeneoan.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea 0,2% nominala jaitsi zen, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzaren salmenta-indizea %1,7 nominala gehitu zen 2015eko laugarren hiruhilekoan; indizearen parte diren beste zerbitzuena %2,2, 2014ko aldi beraren aldean.
Merkataritzaren barruan deigarria da Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren igoera nominala, %11,7. Txikizkako merkataritzan %1,2ko gehikuntza dugu eta Handizkakoan %0,7koa.
Beste zerbitzuetan zeinu ezberdindun tasak. Ostalaritzan %+6,2; Garraio eta biltegiratzean %+4,2; Informazio eta komunikazioetan %+1,2; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %-2,1; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan %-0,8.
Salmenta-indizearen gehikuntzarik handiena, Bizkaian, %2,5; Araban %1,8; Gipuzkoan %1,0.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, zerbitzuen sektorearen salmentak %2,3 gehitu ziren laugarren hiruhilekoan
2014ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, Merkataritzaren salmenta-indizea %3,0 gehitu da, eta Beste zerbitzuena %1,2.
Merkataritzan urte artekoa positiboa izan da sektore guztietan: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %12,6 gehitu zen. Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %2,9, Txikizkakoarena %1,1.
Beste zerbitzuetan, euro finkoetan zeinu ezberdindun aldakuntzak. Ostalaritzan %+5,4; Garraio eta biltegiratzean %+3,3; Informazio eta komunikazioetan %+0,3; Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan %-3,2; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuetan %-2,1.
Euskal AE osoan, 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean, zerbitzuen sektorean landunen kopurua %0,5 gehitu zen.
2015eko BALANTZEA
Urte osoan, zerbitzuen salmentek %2,2ko gehikuntza nominal metatua izan dute.
Urte osoan, tasa nominaletan, Araban %3,0ko gehikuntza, handiena; Bizkaian %2,1; Gipuzkoan %1,9. Aurreko urtearen aldean, Merkataritza %1,1 gehitu eta Gainerako zerbitzuak %3,8.
Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %2,6ko gehikuntza metatua 2015ean. Araban %4,0; Gipuzkoan %2,8; Bizkaian %2,2. Merkataritza %2,3 gehitu; Gainerako zerbitzuak %3,1.
Langile okupatuen kopuruan, 2015ean, %+1,2 aurreko urteko batez bestekoaren aldean.
Ohar metodologikoa:
Laginketa markora lehen sartu gabeko zenbait enpresa ekarri dira eta indize batzuk birkalkulatu, hartara serie elemental batzuetan adierazgarritasuna hobetu delarik. Jarduera-mota mailan hainbat serie eta beraien agregazioak birzenbatetsi dira.
Zerbitzuen Koiunturako Indizea ondorengo azpi-sektoreek osatzen dute (JESN-2009):
Merkataritza Handizkako merkataritza (46 dibisioa); Txikizkakoa (47);Ibilgailu eta motozikleten salmenta eta konponketa (45).
Beste zerbitzuak: Garraio eta Biltegiratzea (H sekzioa); Ostalaritza (I); Informazioa eta Komunikazioak (J); Jarduera Profesional, Zientifiko eta Teknikoak (Mren zati); Jarduera Administratibo eta Laguntza-zerbitzuak (Nren zati).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua