2016/02/16ko prentsa-oharra
Unibertsitatez kanpoko ikasle kopurua %1,5 gehitu zen 2014/15 ikasturtean Euskal AEn
Ikasleen %31,4k diru-laguntza publikoren bat izan zuen, zenbatekoa %2,5 gehitu zelarik
2014/15 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 419.810 ikasle aritu ziren, aurrekoan baino %1,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. %92,2 Araubide Orokorrekoetan (%+1,7); %8 Berezikoetan (%-0,3).
Bizkaian ikasleen %51, Gipuzkoan %33, Araban %16. Banaketa hau Orokorrekoetan, guztietan. Berezikoetan, Kirol Irakaskuntzak Bizkaian (%86) batez ere; Arte Plastikoak eta Diseinua Araban (%57); Dantza, Araban bakarrik.
Orokorrekoetan, antzeko ikasle kopurua zentro publiko eta pribatuetan, bi salbuespenekin: Lan Hezkuntzan 10etik 6 publikoetan; Helduen Hezkuntzan ia denak (10etik 9,8) publikoetan. Berezikoetan, ikasle gehiago publikoetan: Hizkuntzetan eta Dantzan %100; gainerakoetan %70.
18 urtez goraka joan ondoren, Haur Hezkuntzan jaitsiera (%-1,1) bigarren urtez jarraian; jaitsiera duen irakaskuntza maila bakarra da. Derrigorrezkoetan goraka, Lehen Hezkuntzan (%2,2) eta DBHn (%2,7), aurreko urteetako Haur Hezkuntzako gorakadengatik. Batxilergoan %1, aurreko urteetan bezalatsu.
Gehikuntzarik handienak Helduen Hezkuntzan (%6,8) eta Hasierako lan-kualifikazio programetan (%4).
Lan Hezkuntzan matrikulazio-kopurua nabarmen hazten, bai maila ertainean (%3,7), bai goikoan (%3,3). Gorabeherekin, joera hau eduki dugu azken sei ikasturteetan.
Neskek Hizkuntzak eta Batxilergoa nahiago; mutilek Batxilergoa, Goi Mailako Lan Hezkuntza eta Hizkuntzak
Ez-derrigorrezkoetan (Batxilergoa, Hizkuntzak, Lan Hezkuntza), badago alderik genero-ikuspegitik, Batxilergoan izan ezik.
Lan Hezkuntza mutilek nahiago, %42k; nesken %25ek. Mutilen %60k espezialitate teknikoak aukeratzen dituzte: fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea-elektronika, informatika eta komunikazioak. Neskek, antzeko proportzioan, prestakuntza soziala edo kudeaketakoa: osasungintza, zerbitzu soziokulturalak eta komunitaterakoak, administrazioa-kudeaketa.
Hizkuntzetan, nesken %38, mutilen %20.
Gipuzkoan ikasle atzerritar gehienak D ereduan
2014-2015ean, Euskal AEn eta Orokorrekoetan 31.977 ikasle atzerritar (%8) aritu ziren. Bizkaian %7,5, Gipuzkoan %7,6, Araban %12.
Atzerritar gehien Hasierako lan-kualifikazio programetan (%32) eta Helduen Hezkuntzan (%39). Gainerakoetan %6-%9 bitarte.
Atzerritarren %52 D ereduan ari dira Gipuzkoan, %35 Bizkaian eta %29 Araban.
Ikasleen %31,4k diru-laguntzaren bat
Euskal AEko Administrazioak 55,2 milioi eman zituen diru-laguntzetan 2014-2015ekoan (%2,5 gehiago aurrekoaren aldean), 126.621 ikaslerentzat (%31).
Lehen Hezkuntzan eta DBHn diru-laguntzarik gehien, ikasleen %43rentzat Hasierako lan-kualifikazio programetan ikasleen %47k izan zuen eta Batxilergoan %28k. Berezikoetan, gutxiagok.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko datu-bankua