2016/03/23ko prentsa-oharra
2015eko laugarren hiruhilekoan esportazioen prezioak %0,5 gutxitu ziren
2015ean esportazioen batez besteko prezioak %1,7 jaitsi ziren eta inportazioenak %12,5, aurreko urtearen aldean
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko esportazioen prezioak berriz jaitsi ziren, %0,5, 2015eko laugarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean. 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean esportazioen prezioak %2,1 gutxitu ziren.
Inportazioen prezioak %3,5 jaitsi dira aurreko hiruhilekoaren aldean eta %15,1 2014ko laugarrenaren aldean.
Esportazio energetikoek eragin zioten gehien prezioen azken bilakaerari, %-27,8 urte artean. Esportazio ez-energetikoetan, %+1,2 prezioetan.
Inportazioetan, antzera, areagotua. Produktu energetikoen inportazio prezioetan %-40,4 urte artean; ez-energetikoenean %-0,5 bakarrik.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, urte artean, Bitarteko ondasunen prezioetan %-4,1, Kontsumo ondasunenetan %-0,9, Kapital ondasunenetan %+4,8.
Inportazioen prezioetan: Kontsumo-ondasunetan %+11,2, Kapital-ondasunetan %+2,1, Bitarteko ondasunetan, %-18,1.
Esportazioak doazen Eremu geografiko guztietan gutxitu dira prezio unitarioak urte artean, batez ere Euro-eremuan, %-4,7. 28-EBn eta Munduko gainerakoan %-3,6. 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean prezioak iraunkor, Munduko gainerakoan (%-3,6) izan ezik.
Inportazioetan urte artean beherako joera eremu guztietan, batez ere Munduko gainerakoan (%-25,6). Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezioak Euro-eremuan bakarrik (%0,3) iraunkor.
2015EKO BALIO UNITARIOAREN INDIZEEN BALANTZEA
2015ean esportazioen prezioak %1,7 jaitsi dira aurreko urtearen aldean. Inportazioetan %12,5eko jaitsiera.
Joera eragile nagusia 2015ean, Produktu energetikoen jaitsiera indartsuak: %-21 esportazioetan, %-34,2 inportazioetan.
Helburu ekonomikoaren arabera: Kapital ondasunen esportazioen prezioetan %+0,5; Kontsumoko ondasunenetan %-1,5; Bitarteko ondasunenetan %-2,3.
Inportazioetan: %-15,1 Bitarteko ondasunenetan; %+4,5 Kapital ondasunenetan; %+9,4 Kontsumoko ondasunenetan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua