2016/04/21eko prentsa-oharra
2016ko martxoan Euskal AEko industriako prezioek %0,2 egin dute gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2016ko martxoa 2015ekoaren aldean) %4,1 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,2 gehitu ziren 2016ko martxoan aurreko hilaren aldean. Datu horiek aintzat, martxoko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %4,1 jaitsi da.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian jartzen du, 2016ko martxoan, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%6,2), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%2,5) eta Industria kimikoa (%1,0) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-1,5), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,8), Erauzketa industriak (%-0,4).
Urte artean (2016ko martxoa, 2015ekoaren aldean), prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,5), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%2,7), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%0,8). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-27,1), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,9), Energia elektrikoa, gasa , lurruna eta aire egokitua (%-2,1).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, martxoan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren. Ekipo ondasunak eta Bitarteko ondasunak %-0,1. Energia %1,8 gehitu. Kontsumo-ondasunak %0,0. Azken hauen barruan, iraunkorrak %0,0 eta ez-iraunkorrak %+0,1.
Urte artean: Energiaren prezioak %-16,0, Bitarteko ondasunenak %-2,7. Kontsumo-ondasunen prezioak guztira %0,1 gehitu. Azken horien barruan, iraunkorren prezioak %-0,4; ez-iraunkorrenak %+0,3. Ekipo-ondasunen prezioak %0,7 gehitu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua