2016/04/15eko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN ESTATISTIKA. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Eraikuntzaren negozio-zifra %1,4 gutxitu zen 2014an

Inbertsioa %43,5 gehitu

2014an Euskal AEko Eraikuntzaren negozio-zifra garbia %1,4 gutxitu zen aurreko urtearen aldean, Eustaten datuen arabera. Inbertsioa %43,5 gehitu; 2013ko 324 milioitik 2014ko 465era.

2013an baino 2.780 lanpostu garbi gutxiago; pertsonal-gastuak %5,9 jaitsi, langile okupatuen jaitsiera baino puntu eta erdi gainetik.

Eraikuntzako aldagai nagusiak. Euskal AE. Prezio korronteak (mila €)			
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

2014an, negozio-zifra garbia: Gipuzkoan %+1,8; Bizkaian %-1,9; Araban %-7,4.

Langile 1etik 19ra bitarteko establezimenduetan, fakturazioaren %73,2 eta langileen %75,7. 20-49 langileko enpresetan enpleguaren %12,5 eta fakturazioaren %12,9. 50-99 bitarteko enpresetan, enpleguaren %5, negozio-zifraren %6. 100 langile edo gehiagokoetan, fakturazioaren %7,9 eta langileen %6,8.

1. grafikoa. Langile okupatuen eta balio erantsian banaketa jarduera taldearen arabera
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

Eraikuntza barruko jarduera-taldeek faktoreen kostuan erantsitako balioari eta langile okupatuen banaketari begiratuz gero, Instalazio elektrikoak, iturgintza eta beste instalazioetan dugu enplegatuen %30 eta balio erantsiaren %26. Eraikinen akaberan enpleguaren %23 eta balioaren %14. Eraikinak eraikitzean enpleguaren %19 eta balioaren %24. Higiezinen sustapenean balioaren %15 eta enpleguaren %6.

Ondasunaren azken erabileran, ez da askorik aldatu etxegintzaren (sustapenarekin batera) eta obra zibilaren arteko salmenta banaketa azken urteetan. 2014an etxegintzak (%58) sustapenarekin (%18) batera, salmenten %76 hartu zuen, 2013an bezalaxe eta 2012an eta 2011n baino puntu bat azpitik. Ba dago aldaketa zaharberritzearen eta obra berriaren arteko jardueraren banaketan, batez ere etxegintzan, non lehenengoa nagusitzen den. 2014an eraikinak zaharberritzeak ekarri zituen salmenten %28, bi urte lehenago baino 6 puntu gehiago; obra berrian 2012ko %35etik %2014ko %30era jaitsi, bost puntu. Obra zibil berria salmenten %13 2014an, 2012an baino bi puntu gutxiago.

2. grafikoa. Eraikitako ondasunaren araberako salmenta banaketa
Iturria: Eustat. Eraikuntzaren estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo eraikuntzaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eraikuntzaren estatistika -datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Eraikuntzaren negozio-zifra %1,4 gutxitu zen 2014an

Eragiketa : 
Eraikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2016/04/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://www.eustat.eus/elementos/not0013345_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali