2016/04/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko industriaren negozio-zifra %2,6 gehitu zen 2014an
Euskal manufaktura industriaren salmenten %43,2 atzerrira bideratu ziren, 10 puntu pasa gehiago 2008an baino
2014an Euskal AEko industriaren negozio-zifra garbiak %2,6ko gehikuntza nominala, Eustaten datuen arabera. Berriz tasa positiboak, aurreko bi urteetan ez bezala.
Balio Erantsi Gordinean, faktoreen kostuetan, %1,2ko hazkundea. Okupatuak 192.387, %1,7ko jaitsiera aurreko urtearen aldean. Euskal industriaren produktibitatea 2014an, enplegatuko balio erantsiaren terminoetan neurtuta, 68.100 €, %2,9ko gehikuntza aurreko urtearen aldean.
Inbertsioa %36,2 jaitsi zen, 2013an nabarmen gehitu ondoren.
Industriaren eta Energiaren sekzioetan, Manufaktura industria aipatu behar, okupatu guztien %95 eta negozio-zifraren eta balio erantsi gordinaren %84. Bigarren, Ur hornidura eta saneamendua, 6.243 okupatu, enplegu guztiaren %3, negozio-zifraren %2. Ondoren Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, enplegu guztiaren %1, fakturazioaren %14, balio erantsiaren %12. Erauzketa industrietan, 273 milioiko negozio-zifra eta 459 enplegu.
Manufaktura industriaren barruko gehikuntzak: Metalurgia eta metalezko produktuak (%1,3), Makineria eta ekipoa (%4,5), Garraio materiala (%2,4). Jaitsierak fakturazioan 2014an: Material eta ekipo elektrikoa (%-16,1), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-14,9), Produktu farmazeutikoak (%-11,4).
Atzerrirako salmentak, euskal manufaktura industriaren %43,2, ehuneko 1,4 puntu gehiago 2013an baino eta 2008an -krisiaren hasieran- baino 10,2 gehiago. Manufaktura industriak alternatibak —kanpo-merkatuak- aurkitu behar izan dizkie barne-merkatuari eta batez ere Estatuko gainerakoari. Salmenta osoen %26 pasa, Europar Batasunera; %17, Munduko gainerakora. Estatuko gainerakorako salmentak ehuneko ia puntu bat jaitsi ziren 2013koen aldean eta ia bederatzi 2008koen aldean; 2014an, guztien %27,9. Euskal AEn bertan salmenten %28,8; 2013an baino puntu erdia gutxiago eta 2008an baino puntu eta erdi gutxiago.
Garraio materialean, salmenten %75 atzerrira; Makineria eta ekipoan %61, 2014an. Material eta ekipo elektrikoa sektoreak %25 esportatu zuen 2008an eta 2014an %49.
2014an Espainiako manufaktura industriaren salmenten %36 joan zen atzerrira, gurean baino ehuneko zazpi puntu gutxiago.
Industria eta Energiaren barruan, adar produktiboenak 2014an Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (pertsonako 688.000 euro) aparte utzita: Produktu farmazeutikoak (116.000); Erauzketa industriak (101.000). Gutxien produktiboak: Kokeriak eta petrolio fintzea (20.000), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (40.000). Manufaktura industriaren batez bestekoa 60.078 euro; Industria eta energian, osorik, 68.100.
Negozio zifraren hazkundea: Araban %2,7, Gipuzkoan %2,6, Bizkaian %2,5. Enplegu okupatuan: Araban %-2,2, Bizkaian %-1,9, Gipuzkoan %-1,2. Balio Erantsia: Araban %2,5eko hazkundea, Bizkaian %1,6; Gipuzkoan %-0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo industriaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko industriaren estatistikari buruzko datu-bankua