2016/03/18ko prentsa-oharra
Heriotzak %6,9 gehitu ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan
Halere, hazkunde begetatiboa Euskal AEn 2015eko hirugarren hiruhilekoan
2015eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.660 lagun hil ziren, aurreko urteko aldi berean baino %6,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. 2.342 gizon (%50,3) eta 2.318 emakume (%49,7).
Hiru lurraldeetan gehitu ziren hilak: Araban 597 lagun hil ziren, %10,8 gehitu; Bizkaian 2.537, %5,5; Gipuzkoan 1.526, %7,8.
Hildakoen %20k 70 urte baino gutxiago zeuzkan; %18k 70-79 bitarte; %40k 80-89 bitarte; %22k, 1.015 pertsonak, 90 beteta.
2015eko hirugarren hiruhilekoan hildakoen arteko 14 urtebetetik beheragoko haurrak izan ziren, 7 mutiko eta 7 neskato.
Heriotzen heren bat tumoreek eraginda
Heriotza-eragile nagusiak: tumoreak (1.535 pertsona); zirkulazio-sistemaren gaixotasunak (1.154); bion artean heriotzen %57,7. Hirugarren, arnas aparatuko gaixotasunak, 332 heriotza (%7,1).
Nerbio sistemaren gaixotasunak (Alzheimer, Parkinson…) gehitu ziren gehien (%11,2) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Gizonen artean tumoreak dira heriotza-kausa nagusia, %34 hilgarriago emakume artean baino. Emakume artean gaixotasun kardiobaskularrak dira hilgarrien, gizon artean baino %16 gehiago. Gizonentzat arnas-sistemaren gaixotasunak dira hirugarren heriotza-kausa, %18 hilgarriago emakumeentzat baino; emakumeentzat hirugarrena nerbio-sistemaren gaixotasunak, %36 hilgarriago haientzat gizonentzat baino.
2015eko hirugarren hiruhilekoan 173 jaiotza gehiago heriotza baino, hazkunde begetatiboa. Hazkundea bi herrialdeetan: Arabak 231 biztanle irabazi zituen, Gipuzkoak 88; Bizkaiak 146 galdu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo heriotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko heriotzen estatistikari buruzko datu-bankua