2016/06/24ko prentsa-oharra
2016ko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioak %0,5 gutxitu ziren aurrekoaren aldean
Inportazioen prezioetan %2,6ko jaitsiera
Eustaten datuen arabera, esportazioen prezioak %0,5 jaitsi ziren 2016ko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %2,6ko jaitsiera.
Inportazioen prezioetan, %-2,6 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean eta %-8,7 urte artean.
Esportazio energetikoek eragin zieten gehien prezioei, bai aurreko hiruhilekoaren aldean, bai urte artean. 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean esportazio energetikoak %7,8 gutxitu ziren; ez-energetikoen prezioak, %0,2 gehitu. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean energetikoen prezioetan %-30,9, ez-energetikoenetan %+1,0.
Inportazio energetikoen prezioetan, %-13,4 hiruhileko artean; ez-energetikoenetan %-0,2 bakarrik. Urte artean, energetikoen prezioetan, %-28,2; ez-energetikoenetan %-0,5.
Ondasunen helburu ekonomikoaren sailkapenari jarraituz: Kontsumo ondasunen prezioetan %-1,8; Bitarteko ondasunenetan %-1,4; Kapital ondasunenetan %+3,8; esportazio prezioen indizean eta aurreko hiruhilekoaren aldean. Urte artean: Bitarteko ondasunen esportazio prezioetan %-5,0; Kontsumo ondasunenetan %-4,9; Kapital ondasunenetan %+9,9.
Inportazioen prezio-indizeetan: Kontsumo-ondasunetan, %+8,9 urte artean eta %+0,5 hiruhileko artean; Bitarteko ondasunetan, %-10,9 eta %-3,0; Kapital-ondasunetan %-1,5 eta %-3,0.
2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean, esportazioak nora doazen kontuan harturik, prezioak: ELGAn (%-1,1), 28-EBn (%-0,7), Euro-eremuan (%+0,2), Munduko gainerakoan (%+2,6). Urte artean: Euro-eremuan (%-4,1), ELGAn (%-4,0), 28-EBn (%-3,6).
Aurreko hiruhilekoaren aldean %-13,3 inportazioen prezioetan Munduko Gainerakoan. Urte artean beherako joera prezioek, batez ere Munduko gainerakoan (%-22,7) eta 28-EBn (%-3,2).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: prentsazerbitzua@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak-UBI. Datu - bankua