2016/06/10eko prentsa-oharra
Euskal AEko Merkataritza eta konponketaren negozio-zifra bizkortuz 2014an, %2,4 gehitu zen
Fakturazioa, 31.000 milioi; okupatuak, 128.000 pasa; establezimendu kopurua, 42.000 pasa
2014an Eustaten datuen arabera, Merkataritza eta konponketak 31.247 milioi fakturatu zituen, %2,4 gehiago 2013an baino. Negozio zifra ehuneko bi puntu inguru gehitu da bai handizkako, bai txikizkako merkataritzan; zortzi puntu pasa ibilgailuen salmenta eta konponketan.
Sektorean 42.222 establezimendu, 128.568 okupatu, ekonomia guztiaren %13,7. Enplegua %1,1 gutxitu aurreko urtearen aldean.
2014an, sektorearen hiru jarduera adarretan fakturazioa goraka eta langile kopurua beheraka. Handizkako merkataritzan (fakturazio guztiaren %52,0) %-2,5 dugu enpleguan, jaitsierarik handiena, eta %+2,0 fakturazioan. Autoen salmenta eta konponketan (negozio-zifraren %8,4) %-1,1 enpleguan eta %+8,3 fakturazioan. Txikizkako merkataritzan %-0,5 enpleguan, %+1,8 fakturazioan; salmenta guztien %39,6.
Txikizkako merkataritzan salmenten gaineko merkataritza marjina ehuneko lau hamarren gehitu zen 2014an, %29,5era; Ibilgailuen salmenta eta konponketarena %16,9, ehuneko puntu erdiko gehikuntza, handiena. Handizkakoan marjina ehuneko 0,6 puntuz gutxitu da 2013tik, %20,6ra.
Ibilgailuen salmenta eta konponketaren barruan, Motordun ibilgailuen salmentak du negozio-zifraren %56,7. Adar honetan %+7,6 fakturazioan eta %-3,9 enpleguan.
Handizkako merkataritzaren barruko fakturazio talde handienak: Handizkako beste merkataritza espezializatua(1) (%39,9) eta Elikagaiak, edariak eta tabakoa (%21,8); negozio-zifrak %5,8 eta %1,4 gehitu dira. Enpleguan, talde hauek dira jendetsuenak dibisioan. Aurreko urtearen aldean, Handizkako beste merkataritza espezializatuak enpleguen %0,7 galdu du eta Elikagaiak, edariak eta tabakoak %1,8.
Txikizkako merkataritzaren barruan establezimendu ez-espezializatuetakoa(2) da handiena fakturazioan (%32,1) eta enpleguan (%28,8). Adar honetan %+0,6 negozio-zifran eta %-0,4 enpleguan. Dibisio honetako hurrengo talde handiena Establezimendu espezializatuetako beste artikuluen txikizkakoa da(3), fakturazioaren %24,2, enpleguaren %28,6. Talde honetako urte artekoan %-0,4 negozio-zifran eta %-0,5 enpleguan.
2014an, sektorearen osotasunean eta lurraldeka, fakturazioa goraka eta okupatuak beheraka. Araban egin ziren erkidegoko salmenten %15,9; 2014an enpleguan %-2,5 eta fakturazioan %+0,3. Bizkaian salmenten %52,0; enpleguan %-1,2, fakturazioan %+1,7. Gipuzkoan fakturazioa osoaren %32,1; fakturazioan %+4,8, enpleguan %-0,4.
Sektoreko establezimenduen tamainari erreparatuz, aurreko urtean bezalaxe. Mikro-enpresetan (10 langile baino gutxiago) establezimenduen %95,6, fakturazioaren %50,7, langileen %62,1. Enpresa txikiak (10-49 langile) establezimenduen %4,1, enpleguaren %25,7, fakturazioaren %36,1. Enpresa ertain eta handiek (50 langile edo gehiago) establezimenduen %0,3, fakturazioaren %13,2, langileen %12,2.
Oharrak:
1) Erregaien, metalen, eraikuntza materialaren, burdineriaren, iturgintzaren, produktu kimikoen, beste produktu erdi landuen, txatarraren eta besteren handizkako merkataritza).
2) Azalera handiak eta biltegi handiak besteren artean.
3) Txikizkako merkataritza (jantziak, oinetakoak, farmazia-produktuak, produktu mediko, kosmetiko, higienikoak, erlojugintza eta bitxigintza, eta beste).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko merkataritzaren eta konponketaren inkesta. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko merkataritzaren eta konponketaren inkesta. Datu-bankua