2016/05/19ko prentsa-oharra
Euskal AEko zerbitzuen sektorea positiboan 2016ko lehen hiruhilekoan
Aurreko urtearen aldean, termino errealetan Merkataritzaren salmentak %2,4 gehitu eta Gainerako zerbitzuenak %4,0
2016ko lehen hiruhilekoan, zerbitzuen sektorea positiboan, bai urte artean, bai hiruhileko artean, Eustaten datuen arabera.
Merkataritzan (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %2,4; Gainerako zerbitzuetan %4,0; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.
Aurreko hiruhilekoaren aldean Gainerako zerbitzuetan %1,1 eta Merkataritzan %0,3, urtaro-eraginak kenduta.
Merkataritzan urte arteko positiboa sektore guztietan, indar ezberdinez: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %11,8 gehitu da, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %2,1, Txikizkakoarena %1,9.
Beste zerbitzuetan, termino finkoetan: Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %10,9 gehitu; Ostalaritzarena %7,2; Informazio eta komunikazioena %3,8; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuena %3,3. Garraio eta biltegiratzea %0,9 jaitsi.
Gipuzkoan Merkataritzaren bilakaera aipatu behar; Araban eta Bizkaian Gainerako zerbitzuena. Araban Merkataritza %3,3 gehitu eta Gainerako zerbitzuak %4,6; Bizkaian %1,3 eta %5,4; Gipuzkoan %3,9 eta %1,2. 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean eta prezio eraginik gabe.
Euskal AEn, langile okupatuak %1,0 gehitu Merkataritzan eta %1,7 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean, indizea %0,5 gehitu Merkataritzan eta %0,2 jaitsi Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten
Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua